111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Ezkarozeko Udal Planeko UE 2.2 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Ezkarozeko Udalak, 2021eko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ezkarozeko Udal Planeko UE2.2 exekuzio unitaterako hirigintza-hitzarmena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hilabeteko epean, iragarkia 2021eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitaratu zenetik hasita, aztertua izan zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.

Epea iraganda eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, 2021eko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi da aipatu hirigintza-hitzarmena.

Ezkarozen, martxoaren 16an.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2106816