111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

UE-15.1 eta UE-15.2 exekuzio unitateen borondatezko birzatitze proiektua. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2021eko apirilaren 14an egindako bilkuran, UE-15.1 eta UE-15.2 exekuzio unitateen borondatezko birzatitze proiektuari dagokion espedientea onetsi zuen hasiera batean. Proiektu hori Joaquin Ariz Telleria arkitektoak egin du eta Antxon Iturri Gaztelu jaunak sustatu du.

Erabakia jendaurrean egonen da, hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretuaren 169.b). eta 74. artikuluetan ezarritako ondorioetarako.

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan

Lintzoainen, 2021eko apirilaren 21ean.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2106922