111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Soberako lurzatiaren kalifikazioa, 5. poligonoko 54. lurzatiarekin elkartzeko. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2021eko apirilaren 22an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

Lehena.–Behin betiko onestea 5. poligonoko 969. eta 449. lurzatien 72,74 m² soberako lurzati deklaratzea, espedientean jasotako dokumentazio grafikoari jarraikiz. Helburua da, ondoren, zuzenean saltzea mugakide den jabeari, Mikel Diaz de Rada Sanzi, 5. poligonoko 54. lurzatiarekin elkartzeko.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-tauletan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Carcarren, 2021eko apirilaren 26an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2107114