111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Aiegiko Udalak, 2021eko apirilaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Aiegiko udalerriko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Aiegin, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2106957