111. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, Musika Eskolan, pianoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa den irakasle lanpostuan aritzeko

Berriozarko Udalak, Alkatetzaren 2021eko apirilaren 28ko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

–Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, Berriozarko Musika Eskolan, pianoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa den irakasle lanpostuan aritzeko.

Deialdi honen oinarriak eskura daude www.berriozar.es webgunean, bai eta Berriozarko Udalaren Herritarrentzako Arreta Bulegoan ere.

Berriozarren, 2021eko apirilaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2106877