110. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

56E/2021 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, iraungitzat deklaratzen duena Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ekainaren 30eko 488E/2015 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen baimen integratua, Cabanillas udal-mugartean Navagesproy SLk sustatu zuen txerriak gizentzeko instalazioarena.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak ekainaren 30ean emandako 488E/2015 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua eman zen txerriak gizentzeko ustiategiaren proiektua gauzatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluak hau ezartzen du: bi urte iragaten badira ingurumen baimen integratua eman zenetik proiektua gauzatzen hasi gabe, edo lau urte iragaten badira hura bukatu gabe eta jarduera abian jarri gabe, ulertuko da baimena iraungi dela eta ondoriorik gabekoa dela.

2021eko otsailaren 18an, egiaztatu da ez zaiola ekin proiektua gauzatzeari, eta kokaguneko lurzatietan nekazaritzako laboreei eusten zaiela, eraikinik eta obrak egitearen aztarnarik batere gabe.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoari jarraikiz, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Iraungitzat ematea Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak, ekainaren 30eko 488E/2015 Ebazpenaren bidez, Cabanillas udal-mugartean Navagesproy SLk sustatutako txerriak gizentzeko instalazioari emandako ingurumen baimen integratua.

Bigarrena.–Eraginik gabe uztea instalazio horretarako ingurumen baimen integratuan sartu ziren baimen eta inskripzioak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Navagesproy SLri, Cabanillaseko Udalari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari.

Iruñean, 2021eko apirilaren 2an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2105755