1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
38/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 15eko 17/2021 Foru Agindua. Horren bidez ezartzen dira 2021-2022 ikasturtean familiek ordaindu beharreko tarifak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan.
Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat, Hezkuntza Departamentuak, oro har, diruz lagunduko du kopuru hau: aplikatzeko urteko modulua ken toki-erakundeak egin beharreko ekarpena eta ken familiek, eskolatze-tarifengatik, egin behar duten ekarpena (familien tarifa arautzen duen aginduak ezartzen duenaren arabera).
Horregatik, Hezkuntza Departamentuak urtero finkatzen ditu familiek ordaindu beharreko tarifak, Hezkuntza Departamentuak finantzatutako Haur Hezkuntzako ikastetxe guztietan duten parte-hartze kuota bateratzeko asmoz.
Gobernu honen xedea da haur eskoletan zerotik hiru urtera bitarteko haurren eskolatze maila handitzea eta doakotasunerantz eta unibertsaltasunerantz aurrera egitea, familia kalteberenetatik hasita.
Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 21eko 17/2021 Foru Aginduak ezartzen ditu 2021-2022 ikasturtean familiek ordaindu beharreko tarifak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan.
Behin hezkuntza eskaintza onetsita eta 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Udalekin hitzarmenak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko aurrekontuko partidari egotzitako gastu guztiak kalkulatuta, posible eta egokitzat jotzen da eskolatze-tarifak 15 euro murriztea haur bakoitzeko.
Bestalde, argibide bat ematen da familia unitatearen urteko errenta kalkulatzeko, errenta hori kopuru erabakigarria baita familia bakoitzak ordaindu beharreko tarifa zehazteko.
Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin dio Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 21eko 17/2021 Foru Aginduko aldaketari. Haren bidez ezartzen dira 2021-2022 ikasturtean familiek ordaindu beharreko tarifak, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 15eko 17/2021 Foru Aginduaren eranskineko lehenbiziko oinarrian agertzen diren hileko gehieneko tarifak aldatzea; hona hemen idazketa berria:
HILEKO GEHIENEKO TARIFAK |
Eskolatzea | Ordutegi osoko unitateak | 183 euro |
Ordutegi murriztuko unitateak | 171 euro |
Eskolaldi erdiko unitateak | 127 euro |
Jantokia | | 95 euro |
2. Per capita errentaren araberako murrizketa aplikatzearen ondoriozko tarifak aldatzea, Hezkuntzako kontseilariaren 17/2021 Foru Aginduaren eranskineko bosgarren oinarrian ageri direnak; hona hemen idazketa berria:
a) Ohiko familien kasuan:
PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK | ESKOLATZEA | JANTOKIA | ESKOLATZEA + JANTOKIA |
Eskola-ordutegi mota | Eskola-ordutegi mota |
Hemendik | Honaino | Osoa (7 ordu) | Murriztua (6 ordu) | Batez beste (4 ordu) | Osoa (7 ordu) | Murriztua (6 ordu) | Batez beste (4 ordu) |
> 15.000 | 183 | 171 | 127 | 95 | 278 | 266 | 222 |
12.400,01 | 15.000 | 154 | 144 | 104 | 95 | 249 | 239 | 199 |
10.700,01 | 12.400 | 118 | 111 | 75 | 95 | 213 | 206 | 170 |
9.300,01 | 10.700 | 89 | 83 | 52 | 95 | 184 | 178 | 147 |
7.980,01 | 9.300 | 67 | 62 | 37 | 84 | 151 | 146 | 121 |
6.650,01 | 7.980 | 45 | 42 | 19 | 84 | 129 | 126 | 103 |
5,500,01 | 6.650 | 39 | 35 | 16 | 66 | 105 | 101 | 82 |
4.500,01 | 5.500 | 29 | 27 | 11 | 58 | 87 | 85 | 69 |
3.350,01 | 4.500 | 18 | 16 | 2 | 56 | 74 | 72 | 58 |
< 3.350,01 | 5 | 4 | 0 | 52 | 57 | 56 | 52 |
b) Familia gurasobakarren eta gurasobakartasun-egoerakoen kasuan:
PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK | ESKOLATZEA | JANTOKIA | ESKOLATZEA + JANTOKIA |
Eskola-ordutegi mota | Eskola-ordutegi mota |
Hemendik | Honaino | Osoa (7 ordu) | Murriztua (6 ordu) | Batez beste (4 ordu) | Osoa (7 ordu) | Murriztua (6 ordu) | Batez beste (4 ordu) |
> 15.000 | 164 | 159 | 92 | 84 | 248 | 243 | 176 |
12.400,01 | 15.000 | 137 | 135 | 76 | 84 | 221 | 219 | 160 |
10.700,01 | 12.400 | 105 | 103 | 57 | 84 | 189 | 187 | 141 |
9.300,01 | 10.700 | 79 | 77 | 41 | 84 | 163 | 161 | 125 |
7.980,01 | 9.300 | 59 | 58 | 29 | 66 | 125 | 124 | 95 |
6.650,01 | 7.980 | 39 | 39 | 18 | 66 | 105 | 105 | 84 |
5,500,01 | 6.650 | 33 | 32 | 14 | 52 | 85 | 84 | 66 |
4.500,01 | 5.500 | 28 | 25 | 9 | 42 | 70 | 67 | 51 |
3.350,01 | 4.500 | 16 | 14 | 0 | 32 | 48 | 46 | 32 |
< 3.350,01 | 3 | 2 | 0 | 25 | 28 | 27 | 25 |
3. Hezkuntzako kontseilariaren 17/2021 Foru Aginduaren eranskineko hirugarren oinarriaren 3. puntua aldatzea; hona hemen idazketa berria:
“3. Ondorio praktikoetarako, familia-unitatearen urteko errenta kalkulatzeko, eragiketa hauek eginen dira 2020ko ekitaldiko PFEZeko laukiekin:
507 laukia + 8810 laukia + 8808 laukia - 708 laukia + 529 laukia - 511 laukia - 822 laukia - 578 laukia
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenerako aurkeztutako inprimakian 578 laukia agertzen ez bada, lauki horren balioa kalkulatuko da, kasua bada, 576 eta 577 laukien balioak batuz.”
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek aukera dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan (aipatutako lege horrek Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen du).
6. Foru agindu honen aurka gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitara eman eta biharamunetik hasita.
7. Foru agindu igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziora eta 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalera.
Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2106529