110. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Oihan aprobetxamenduaren enkante
publikoa Iziarreko alderdian

Zubietako Udalak enkante publikoa eginen du oihan lote baten aprobetxamendua esleitzeko. Iziarreko alderdian (2. poligonoko 511. lurzatia) dago lotea eta hauek dira haren ezaugarriak:

–Lote bakarra: 11 haritz amerikar (Q. rubra), 15,3 metro kubiko egiten dutenak, 91,8 euro balio dutenak.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Zubietako herriko etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira. Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jarraian irekiko dira proposamenak.

Zubietan, 2021eko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2107264