110. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

126MF/2021 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren eta Zientzia Forentseen Institutuan lanpostu generikoak betetzeko lekualdatze lehiaketa ebazten baita. Deialdia azaroaren 5eko 302/2020 Ebazpenaren bidez egin zen.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51. artikuluan eta azaroaren 5eko 302/2020 Ebazpenean (abenduaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala/Nafarroako Aldizkari Ofiziala) ezarritakoari jarraikiz, izan ere, ebazpen horren bidez, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren eta Zientzia Forentseen Institutuan mediku forentseen kidegoan dauden lanpostu generiko batzuk lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deia egin baitzen,

EBAZTEN DUT:

1. Ebaztea Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren eta Zientzia Forentseen Institutuan lanpostuak betetzeko azaroaren 5eko 302/2020 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketa, eta deklaratzea eskainitako lanpostuak hutsik gelditu direla, eskatzailerik ez baita aurkeztu. Lanpostu horiek ebazpen honen eranskinean agertzen dira.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 19an.–Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta.

ERANSKINA

Hutsik gelditu diren lanpostuak

ORDENA ZK.

DESTINOKO ZENTROA

LANPOSTU HUTSAK

IZENA

35

Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren eta Zientzia Forentseen Institutua

2

Mediku forentse jeneralista

Iragarkiaren kodea: F2107136