11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Ordenantza fiskalak aldatzea eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ezartzea. Jendaurreko informazioa

Atarrabiako Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Hasiera batez onestea espediente bat, aldaketa egiteko ordenantza fiskaletan eta ezartzeko lurraren kontribuzioaren zerga-tasa 2021erako. Hona hemen:

1. Hasiera batez onestea lurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hau, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko:

%0,30228.

2. %25eko zerga-tasa onestea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko, bai eta aplikatu beharreko koefiziente hauek onestea ere:

URTEAK

< = 1

2

3

4

5

6

7-15

16

17

18

19

> =20

Koefizientea

0,07

0,12

0,11

0,1

0,06

0,06

0,06

0,09

0,09

0,3

0,35

0,4

3. Egungo indize-eskala mantentzea, ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

–Poligono guztietarako indizea: 1,4.

4. Mantentzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa:

ZERGA-OINARRIA

< 6.000 EURO

> 6.000 EURO

Karga-tasa

%4,50

%5,00

5. Aldaketak onestea ordenantza fiskal orokorrean, eta, orobat, aldaketak onestea udal zerga eta tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantzan eta eranskinetan. Espedientean jaso dira haien testu bateginak. Hona zein diren:

–Ordenantzak.

0.–Ordenantza Fiskal Orokorra.

1.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

2.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

3.–Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.

4.–Kontribuzio bereziak.

5.–Ordenantza, arautzen dituena agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak.

6.–Ordenantza, arautzen dituena autotaxiak eta alokairuko gainerako ibilgailuak.

7.–Ordenantza, arautzen dituena hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak.

8.–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena lizentziak emateko jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko.

9.–Ordenantza, arautzen dituena jarduera sailkatu eta kaltegabeak kontrolatzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak.

10.–Ordenantza, arautzen dituena udal ordenantzetan eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak.

11.–Ordenantza, arautzen dituena ibilgailuak jasotzeko zerbitzuaren tasak.

12.–Ordenantza, arautzen dituena ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduen tasak.

13.–Ordenantza, arautzen dituena hilerriko zerbitzuak egiteko tasak.

14.–Ordenantza, arautzen dituena ezkontza zibilak egiteko tasak.

15.–Ordenantza, tasak arautzen dituena erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta edozein berrikuntza egiteko eremu publikoko zoruan edo espaloietan.

16.–Ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako.

17.–Ordenantza, tasak arautzen dituena aprobetxamendu berezia egiteko herriko jabari publikoko lurzoruan, hegalkinean eta zorupean.

18.–Ordenantza, tasak arautzen dituena hornidura-zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek aprobetxamendu bereziak egin ditzaten herriko jabari publikoko lurzoruan, hegalkinean eta zorupean.

6. Aldaketak onestea ondotik aipatzen diren udal jarduera edo zerbitzuen prezioei buruzko arau eta tarifen eranskinetan. Haien testu bateginak espedientean bildu dira.

–Prezio publikoen gaineko arauak.

1.–Etxeko laguntza zerbitzua emateko prezio publikoen gaineko araua.

2.–Amalur haur eskolara etorri eta bertan egoteko prezio publikoen gaineko araua.

3.–Udalaren kirol eskoletan Udalak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretarako sarrera, izena ematea edo matrikula.

4.–Materialaren lagapena eta zerbitzu pertsonalak egitea.

5.–Onestea Udalaren kirol instalazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko prezioen eta tarifen taulak.

Hasiera batez onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek indarra hartuko dute 2021eko urtarrilaren 1ean, erregelamenduzko tramiteak betetakoan, galarazi gabe araudi berariazkoan ezarritakoa 60 eta 65 urtetik gorakoentzat ezarritako prezio, tarifa eta hobariei buruz, Udalaren kirol instalazioetan sartzeko edo matrikula egiteko Udalak antolatutako edo Kirol Martiket 2015 SL udal enpresak antolatutako ikastaro eta jardueretan.

Ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak, epe horretan. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluari.

Atarrabian, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2016391