11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Untzueko Udalak, 2020ko azaroaren 26ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra.

2020ko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 9an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturikoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Untzueko Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, behin betiko onespena eman eta 15 eguneko epean, aurrekontu orokorraren kopia, dagokion dokumentazio osagarriarekin batera.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon daitezen, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Untzuen, 2021ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Juan María Lafuente Olcoz.

2021eko aurrekontu orokor eta bakarra

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

ZUZENEKO ZERGAK

117.510,00

2

ZEHARKAKO ZERGAK

20.000,00

3

TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

5.410,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

72.445,00

5

ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK

85.960,00

6

INBERTSIO ERREALAK BESTERENTZEA

0,00

7

KAPITAL TRANSFERENTZIAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK

8.000,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

309.325,00

GASTUAK:

KAPITULUA

IZENA

GUZTIRA

1

LANGILERIA GASTUAK

32.800,00

2

ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK

69.820,00

3

FINANTZA-GASTUAK

0,00

4

TRANSFERENTZIA ARRUNTAK

84.021,36

5

KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA

0,00

6

INBERTSIO ERREALAK

121.683,64

7

KAPITAL-TRANSFERENTZIAK

1.000,00

8

FINANTZA-AKTIBOAK

0,00

9

FINANTZA-PASIBOAK

0,00

GASTUAK, GUZTIRA

309.325,00

Iragarkiaren kodea: L2100060