11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

2021erako lan-egutegia

Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzak 2021eko urtarrilaren 4an eman zuen 2021-0002 Ebazpena, zeinaren bidez Azkoiengo Udaleko zerbitzu orokorren 2021eko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira.

Aintzat hartuz zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Ikusita Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 217/2020 Ebazpena, zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusita, orobat, abenduaren 22ko 98/2020 Foru Dekretua, zeinak ezartzen baititu Nafarroako Foru Komunitatean epeak zenbatzeko 2021ean baliogabeak izanen diren egunak.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa izango dela.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena, eta ikusirik 2021erako lan egutegiaren proposamena langileen ordezkariekin,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta jarraian adierazitako hauek, jaiegun deklaratu baitira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 3a: San Blas (herriko festa eguna).

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjina.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Aste barruko jaiegunen 2021eko egutegia onestea Azkoiengo Udaleko zerbitzu orokorretako langileendako. Zehazki, Administrazio Orokorra, Kirol eta Gazteria eta Kultura zerbitzuei atxikitako langileak dira.

Ebazpen honetako lehenengo puntuan adierazitakoez gain, jaiegun dira:

–Irailean: 6a, 7a, 8a, 9a eta 10a (herriko festak).

–Urriaren 11.

–Abenduan: 7a, 24a, eta 31.

Aparteko orduen ordain, plantilla organikoan lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez daukaten langileendako, jaieguneko lanalditzat hartuko dira egiten direnak igandeetan, Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunetan (lehen apartatuan aipatuak), eta bigarren apartatuan adierazitakoak.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 da zerbitzu orokorretako langileendako, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.

b) Azalpen zati honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldia honela banatuko da:

Laneko ordutegiaren zati finkoa, langile guztiek lanpostuan nahitaez egotea eskatzen duena, 10:00etatik 14:30era bitartekoa izanen da (edo, bestela, urte bakoitzean onetsitako ordutegia jendeari arreta emateko). Tarte hauetan ordutegia malgua izango da: 7:30etik 10:00etara eta 14:30etik 17:00etara (urte osorako modu orokorrean finkatu den lanaldiaren banaketaren ondorioz eguneko lanaldiak jasan ditzakeen aldaketen eta jendeari arreta emateko ordutegiaren mendean egonen da aipatu lanaldi malgua).

Laugarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean indarra duen araudiari jarraikiz.

Bosgarrena.–Administrazio honen zerbitzuetako premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eta Zerbitzu Osagarrietan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Seigarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek 30 minutuko atsedenaldia izanen dute gehienez.

Zazpigarrena.–Udal bulegoetan jendea hartzeko orduak izanen dira goizeko 10:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Zortzigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan ere.

Bederatzigarrena.–Egutegi hau, lanaldiaren banaketa eta gainerako xedapenak ez zaizkie aplikatuko lan-baldintzak direla-eta berariazko lan-egutegia daukaten udal zerbitzuei (Herritarren Babesa, Hezkuntza eta Obrak eta Zerbitzuak).

Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2021eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2100291