11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2021eko karga-tasak. Hasierako onespena

Ikusirik zer agindu ematen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoak, Melidako Udalak, 2020ko abenduaren 24ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatutako gehiengoz, onestea 2021eko ekitaldirako karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaleko iragarki oholean paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Melidan, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2100128