11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2021ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Udalak 2020ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran,

ERABAKI DU:

1.–2021ko jaiegunen egutegi hau onestea Etxarri Aranazko Udalerako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna.

–Ekainaren 16a: San Adrian (tokiko jaieguna)

–Abuztuaren 2a, 3a eta 4a: Herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta gorago adierazitako jaiegunak.

2.–Etxarri Aranazko Udaleko langileen lanaldiaren urteko zenbaketa 1592 ordutan ezartzen da, 138/2017 Foru Aginduan zehaztutakoa betez. Zehazki, banaketa ondoan zehazten den moduan egingo da:

Eguneko lanaldia astelehenetik ostiralera zehazten da, eta 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

Langile bakoitzak 27 opor egun izango ditu, eta 3 egun gehiago afera propioetarako. Horretaz aparte, langile bakoitzak 21 ordu eta 20 minutuko poltsa bat izango du, urteko lanaldiaren banaketa doitzeko. Ordu hauek era librean hartuko dira, betiere arduradunaren oniritziarekin eta zerbitzu eginkizunei begiratuta.

3.–Erregistro orokorra 10:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko.

Ekainaren 17an, abuztuaren 5ean eta 6an eta abenduaren 24an eta 31n udal bulegoak 13:00etara egongo dira irekita jendearentzat.

4.–Erabakia Udalaren Iragarki-taulan eta NAOn argitaratzea, bere ondorioak sor ditzan.

5.–Erabakia Udalean zerbitzu ematen duten langileei jakinaraztea, haien ezaguera eta ondorioetarako.

Etxarri Aranatzen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2100292