11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

2021eko zerga-tasak

Etaiuko Udalak, 2020ko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onestea 2021eko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21eko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gutxieneko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari jarraituz.

Etaiun, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Laura Alegría Sos.

Iragarkiaren kodea: L2100079