11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2021erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak, zinegotziak bat etorrita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabanillasen, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2100100