11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa Tokiko Gobernu Batzarraren
esku utzitako eskumenen eskuordetzean

Udal honetako alkateak 1507. Ebazpena eman zuen 2020ko abenduaren 29an. Hona hemen testua:

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikulua, haietan zehazten baita Tokiko Gobernu Batzarrari dagokiola laguntzeko eskumena alkateari bere egitekoetan nahiz Osoko Bilkurak, alkateak edo legeek emandako gainerakoetan, beste inoren esku utzi ezin direnean.

Kontuan izanik Alkatetzak ahalmena duela esleituak dituen hainbat eskumen Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 114. artikuluetan eta Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14.ean xedatutakoaren arabera.

Horri guztiari jarraikiz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.2 eta 53.2 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, honako honen bidez,

EBAZTEN DUT:

1.–Tokiko Gobernu Batzarrak alkateari laguntzen eta aholku ematen jarraituko du, egiteko horiek zuzenean esleituta baititu Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikuluan. Halaber, legeek zuzenean esleitzen dizkioten egitekoak bereganatuko ditu, bai eta, Alkatetzak eskuordeturik, jarraian zerrendatzen direnak ere eta Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 12ko 404. Ebazpenean adierazitakoak. Ebazpen hori 2020ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an.

a) Kontratuak: obrak, hornidurak, zerbitzuak, zerbitzuen kudeaketa (zerbitzuen kontzesioa barne hartuz, baita pribatuena ere) kontratatzea, baldin eta 6.000 euro baino gehiagoko balioa badaukate eta haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ez eta, inolaz ere, 6.010.121,04 euro baino gehiagokoa; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu ehunekoa gainditzen ez badu lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ez eta aipatu zenbatekoa ere.

b) Dirulaguntzak: dirulaguntzen deialdietako oinarriak, gastua eta esleipena onestea, bai eta dirulaguntzen hitzarmen izendunak ere.

c) Proiektuak eta programak: Giza Baliabide, Euskara, Aniztasun, Berdintasun, Hezkuntza eta Gazteria eta Gizarte Zerbitzuetako arloetako proiektuak, jarduerak eta programak onestea eta haien aldeko irizpena ematea.

2.–Alkateak inoren esku utzi ez dituen eskudantziez baliatuz ematen dituen ebazpenen balio bera izanen dute Tokiko Gobernu Batzarrak hartzen dituen erabakiek; nolanahi ere, erabakiak Batzarraren funtzionamendurako arauekin bat hartu beharko dira.

3.–Eskuordetze hori ez da ezeztatuko Alkatetzaren titularra edo Tokiko Gobernu Batzarraren osaera aldatze hutsagatik. Eskuordetzea ezeztatu edo aldatzeko, emateko eskatzen diren formalitate berberak bete beharko dira.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan. Hala ere, eskuordetze honek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

4.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Burlatan, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2100275