108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita hemeretzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 505/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizial izateko hogeita hemeretzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, 2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19koan, argitara eman zen probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren hogeita hemeretzi pertsonak izendatzeko proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ireki zen izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkez zezaten.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 482/2021 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako hogeita hamasei izangai funtzionario izendatu ziren. José Carlos González Leoz jaunari, berriz, ezarritako epea eten egin zitzaion, ezinbesteko arrazoi bat zela kausa, eta bi lanpostu huts bete gabe utzi ziren.

Ezarritako epean eskaera eginda, txanda irekiko izangai Mikel Irurita Iraizoz jaunari borondatezko eszedentzia eman zaio administrari lanpostuan, jabetze-hartzearen egunetik beretik, une horretan Administrazio Publiko honetan lanpostu finko batean ari baitzen.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.

Horiek horrela, bidezko da izendapen proposamena osatzea, Jon Legarrea Oteiza jauna sartuz, gainditu dutenen txanda irekiko zerrendan bera baita lehen proposatutako izangaien hurrengoa.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2021eko apirilaren 22an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2106556