108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari izateko ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1490/2019 Ebazpenaren bidez, administrari izateko ehun eta hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko, 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitara eman zen probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren ehun eta hogeita hamasei pertsonak izendatzeko proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ireki zen izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkez zezaten.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 336/2021 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako ehun eta hogeita hamahiru izangai funtzionario izendatu ziren. Manuel Ignacio Muro Sabater jaunari, Adriana Láinez Carlos andreari eta Enara Paisán Fernández andreari, berriz, ezarritako epea eten egin zitzaien, ezinbesteko arrazoi bat zela kausa.

Arrazoi horiek bukatuta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren 491/2021 (otsailaren 22koa) eta 957/2021 (martxoaren 30koa) ebazpenen bidez, funtzionario izendatu ziren Manuel Ignacio Muro Sabater jauna, Adriana Láinez Carlos andrea eta Enara Paisán Fernández andrea, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Ezarritako epean eskaera eginda, Helena Ayechu Redín andreari (erreserba txandako izangaia, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat), María José Fernández Fernández andreari (igoera txandakoa), eta Mikel Irurita Iraizoz jaunari, Maialen Barber De Carlos andreari eta Mikel Garralda Reclusa jaunari (hiruak txanda irekikoak), borondatezko eszedentzia eman zaie administrari lanpostuan, jabetze-hartzearen egunetik beretik, une horretan Administrazio Publiko honetan edo beste batean lanpostu finko batean ari baitziren.

Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen, izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko dela.

Horiek horrela, eta ez dagoenez gainditutako beste izangairik ez %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako txandan ez eta igoera txandan ere, bidezko da izendapen proposamena egitea honako hauen alde: Raquel Izpura Esquiroz andrea, Xabier Ortega Gil jauna, Marta Pulido Gutiérrez andrea, Jorge García Vilajuana jauna eta Garazi Artola Senar andrea, haiek baitira lanposturako baldintzak bete eta txanda irekiko zerrendan hurrengoak diren izangaiak, lehengo izendapen proposamenean sartutako izangaien atzetik.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.navarra.eus helbidean.

Iruñean, 2021eko apirilaren 22an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2106551