108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOA MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Aurrekontua hasiera batean onesteko erabakia 2021eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 8koan.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu. 2021eko udal aurrekontua behin betiko onetsita dago.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua.

2021eko aurrekontua

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera

Gastuak:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 74.649,18 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 48.955,22 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 189.312,84 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 40.772,11 euro.

Gastuak, guztira: 353.689,35 euro.

Sarrerak:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 86.687,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 257.702,35 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrera batzuk: 8.300,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 353.689,35 euro.

Baztanen, 2021eko apirilaren 23an.–Mankomunitateburua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2106643