108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZURUKUAIN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Zurukuaingo Kontzejuak, 2021eko martxoaren 17an, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Zurukuainen, 2021eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Itsasne Maeztu Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2106519