108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOROZIN

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Gorozingo Kontzejuak 2021eko urtarrilaren 29an egin bilkuran hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrietan, eta erabaki hori 2021eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 22an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren testu osoa interesdunen eskura dago Gorozingo Kontzejuan.

Gorozinen, 2021eko apirilaren 19an.–Kontzejuko burua, Mikel Elbusto Ros.

Iragarkiaren kodea: L2106518