108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Desoioko Udalak, 2021eko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 30.600,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.650,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.235,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 11.370,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 5.700,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 110.555,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 36.020,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 45.575,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.560,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 7.100,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 8.700,00 euro.

Gastuak, guztira: 110.555,00 euro.

Desoion, 2021eko apirilaren 27an.–Alkatea, Ana Rosa Yániz Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2106758