108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2021eko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 6an.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketak interesdunen eskura daude Zizur Zendeako Udalaren web-orrian; esteka honen bidez eskura daitezke:

https://sedeelectronica.cendeadecizur.es/anuncios/bases-de-ejecucion-presupuestos-ejercicio-2021/

Gazolatzen, 2021eko apirilaren 29an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2106898