108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Beireko Udalak, 2021eko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Zinegotziei ordainduko zaie osoko bilkuretara (ohikoak eta bereziak) benetan agertzeagatik, hori egiaztatuta, 100 euro osoko bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 8 osoko bilkura eta 800,00 euro urtean.

Bigarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du osoko bilkura hau egiten denetik. Hori dela eta, aurreko edozein erabaki indargabetuko da egun horretatik aurrera. Erabakia indarrean egonen da 2019-2023 legealdia bukatu arte, osoko bilkuran, gehiengoz, beste erabaki bat hartzen ez bada.

Hirugarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da, eta ordainsariak eta sariak argitaratzen den unetik sortuko dira, atzeraeragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz.

Beiren, 2021eko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2106515