108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Udal ordenantza, zakurrak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Beireko Udalak, 2020ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zakurrak edukitzea arautzen duen udal ordenantza berria.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Beiren, 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2106514