108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, 2021erako gainbalioaren koefizienteetan. Behin betiko onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2020ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2021. urterako gainbalioaren koefizienteak.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2021eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan:

Koefiziente berriak onestea 2021eko gainbalioaren gaineko zergarako, zeinak Nafarroako Parlamentuak ezarri eta onetsi baitzituen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen erreforman.

Ondorioak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasita, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak honako hauek izanen dira:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,50

20 urte edo hortik gora

0,52

19 urte

0,14

18 urte

0,13

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,13

7 urte

0,30

6 urte

0,36

5 urte

0,28

4 urte

0,20

3 urte

0,11

2 urte

0,06

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Mutiloan, 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2106501