108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 6an, 2021. urteko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan denez aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Ondorioz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3. artikuluan xedatuaren arabera, argitara ematen da haren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 91.029,68 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 95.804,44 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.633,60 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 31.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 21.002,28 euro.

Gastuak, guztira: 300.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 115.900,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.299,86 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 134.005,74 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 23.794,40 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 2.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 300.000,00 euro

Anuen, 2021eko apirilaren 29an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2106896