106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Eraikigintza-ordenantzaren 20. artikuluan. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat, Udal Plan Orokorreko 1. zenbakiko Eraikigintza ordenantzaren 20. artikuluan, baoei buruzkoan.

Hasierako onespen hori 2021eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4an, eta jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da aldaketa Udal Plan Orokorreko 1. zenbakiko Eraikigintza ordenantzaren 20. artikuluan, baoei buruzkoan.

Horrenbestez, haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2021eko martxoaren 30ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2105706