106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Lurzatietako itxiturei buruzko hirigintzako ordenantzetan. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa onestea Lurzatietako itxiturei buruzko hirigintzako ordenantzetan, udal plan orokorreko 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. ordenantzen arloan.

Hasierako onespen hori 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an, eta jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da aldaketa Lurzatietako itxiturei buruzko hirigintzako ordenantzetan.

Horrenbestez, haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2105703