106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

793E/2021 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez “Nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko diruaguntzak” dirulaguntzaren deialdiko gastua baimentzen baita. DDBN identifikazioa: 555307.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 25ean emandako 2711/2018 Ebazpenaren bidez arautu ziren nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak.

Horrexegatik, bidezkoa da 2021erako gastua baimentzea, aurretik aipatutako dirulaguntzen deialdirako.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–100.000 euroko gastua baimentzea, 2021eko gastuen aurrekontuko “Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4819 241108 partidaren kargura, nekazaritzaren sektoreko langileekin aldi baterako kontratazioak egiteko; DDBN: 555307.

2.–20.000 euroko gastua baimentzea, 2021eko gastuen aurrekontuko “Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4819 241108 partidaren kargura, nekazaritzako enpleguarekin zerikusia duten sentsibilizazio, hedapen eta dibulgazio jarduketetarako; DDBN: 555307.

3.–Ebazpen hau igortzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura eta kontu-hartzailetza delegatura.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 8an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2105710