106. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

101/2021 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, gastua baimentzen duena, eta nekazaritzako lanbide erakundeek informazioko, orientazio profesionaleko eta enpresen prospekzioko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak aldatzen dituena. DDBN identifikazioa: 555311.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

323/2020 Ebazpenaren bidez (uztailaren 31koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana), nekazaritzako lanbide erakundeek informazioko, orientazio profesionaleko eta enpresen prospekzioko jarduketak egiteko dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak onetsi ziren.

Horregatik, 5.C) oinarria aldatu behar da, diruz laguntzekoak diren jarduketen epeari buruzkoa, eta 2021. urterako gastua baimendu behar da, lehen aipatu dirulaguntzen deialdiari dagokiona.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Deialdiaren 5.C) oinarria aldatzea, testu hau izateko:

“Jarduerak 2020ko ekainaren 1 eta 2021eko abenduaren 15 artean egitea”.

2.–100.000 euroko gastua baimentzea, 2021eko gastuen aurrekontuko “Nekazaritzako enpleguari arreta emateko programetarako laguntzak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4819 241108 partidaren kargura; DDBN: 555311.

3.–Ebazpen hau igortzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura eta kontu-hartzailetza delegatura.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 6an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2105448