104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

20E/2021 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez toki entitateentzako laguntzen deialdi bat onesten baita, 2021erako, efizientzia energetikoa bultzatzeko, energia berriztagarriak inplementatzeko eta mugikortasun elektrikoa sustatzeko. DDBN identifikazioa: 556124.

Nafarroako Energia Planak (2030) helburu du, besteak beste, energiaren kontsumo efizientea sustatzea, energia berriztagarriek energiaren azken kontsumoan egiten duten ekarpena handitzea, erregai fosilen erabilera murriztea eta energia berriztagarriak garraioan erabiltzeko portzentajea handitzea.

Horregatik, Nafarroako toki entitateentzako laguntzen deialdi honek deskribatu diren helburuak lortzen lagundu nahi du, hiru neurri mota hauen bidez hain zuzen: kaleko argien instalazioak eta eraikin publikoen barneko argienak berritzea, energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak egitea eta mugikortasun elektrikoa sustatzea.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Toki entitateei laguntzak emateko deialdi bat onestea, 2021erako, efizientzia energetikoa bultzatzeko, energia berriztagarriak inplementatzeko eta mugikortasun elektrikoa sustatzeko.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinetan jaso dira.

3. Deialdi honetako konpromisoak betetzeko, honako gastu hauek baimentzea:

NEURRIA

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

1

Partida: “820001 82500 7609 425200. Toki entitateentzako laguntzak. Plan energetikoa”

2021

450.000

2

Partida: “820001 82500 7609 425200. Toki entitateentzako laguntzak. Plan energetikoa”

2021

225.000

3

Partida: “820001 82500 7609 425200. Toki entitateentzako laguntzak. Plan energetikoa”

2021

73.000

Zenbateko horiek partiden artean transferitzen ahal dira, horietako bakoitzaren kreditu beharren arabera, deialdiaren 5. oinarri arautzailean ezarritako irizpideei jarraituz.

Halaber, gehienez 200.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da (1.200.000 euro 1. neurrirako, 600.000 euro 2. neurrirako eta 200.000 euro 3. neurrirako), zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera. Diru gehigarri horren eraginkortasuna kreditu gehigarrirako baimena izatearen menpe dago, artikulu horretan adierazitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurreko errekerimendua egiten ahal dela, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 6an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Hauexek dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/844 EB Zuzentarauaren helburuak (zuzentarau horren bidez aldatu ziren eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 210/31/EB Zuzentaraua eta efizientzia energetikoari buruzko 2012/27/EB Zuzentaraua):

–Berotegi efektuaren gasen isurketa %40 murriztea 1990eko mailen aldean.

–Kontsumitutako energia berriztagarriaren proportzioa handitzea.

–Batasunak dituen helburuen araberako aurrezte energetikoa lortzea.

Deialdi honetako dirulaguntzek xede dute zuzentarau horretan aurreikusten diren eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin bat egiten duten helburuak eskuratzen laguntzea, kaleko argien eta eraikin publikoen barneko argien efizientzia energetikoa sustatuz, energia berriztagarriak inplementatuz eta mugikortasun elektrikoa bultzatuz Foru Komunitateko toki entitateetan.

Horretarako, dirulaguntzak jaso ditzaketen jarduketa hauek zehaztu dira (haien ezaugarriak deialdiaren II. eranskinean ageri dira):

NEURRIAREN KODEA

NEURRIA

1

Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteria berritzea

2

Inbertsioak energia berriztagarrien instalazioetan

3

Mugikortasun elektrikoa

2. oinarria.–Onuradunak.

Goian deskribatutako neurriekin lotura duten inbertsioak egiten dituzten Nafarroako toki entitateak izanen dira laguntza hauen onuradunak, bai eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192.2. artikuluan jasotako tokiko zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten entitateak ere.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak, lanak burutzeko epea eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. II. eranskinean zehaztutako neurrietako bakoitzean aipatzen diren jarduketak izanen dira diruz lagungarriak, Nafarroan eginak badira.

Finantza errentamenduaren bidez (leasing-a eta energia zerbitzuen hornitzaileekin izenpetutako kontratuak) eskuratzen diren aktiboak diruz lagungarriak izan daitezke, baldin eta kontratuaren hasieratik eragiketa osoaren BEZa aldez aurretik ordaintzen bada eta, gainera, kontratu bukaeran aktiboa eskuratzeko konpromiso irmoa ageri bada kontratuan.

Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

b) BEZa, onuradunak berreskuratu edo konpentsatu dezakeenean. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da.

2. Jarduketak egiteko epea 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartekoa izanen da. Gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean joko da egintzat jarduketa.

3. II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntza kasu honetan handitu liteke:

Aintzat hartuko da toki entitateek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duten konpromisoa. Entitateei %5eko gehigarria emanen zaie baldin eta egiaztatzen badute 2021ean genero berdintasuna sustatzeko IV. eranskinean aipatzen diren neurrietakoren bat hartu dutela.

Entitateei ez zaie gehigarri hori emanen baldin eta laguntzen 2017ko, 2018ko, 2019ko eta 2020ko deialdietan gehigarri hori eman bazitzaien.

Ez da gainditzen ahal II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako gehieneko laguntza, salbu eta 5.2 oinarrian adierazitako inguruabarrak gertatzen badira.

4. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da epea, eta mugaegunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean amaituko da.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematika bidez eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

3. Laguntzen eskaeran, adierazi egin beharko da toki entitateak ba ote duen deialdi honekin loturiko jakinarazpenak jasotzeko gaitutako helbide elektronikorik (GEH) gaiturik. GEHa 8.2 oinarrian aipatutako moduan eskuratu daiteke.

4. Toki entitateek eskaera bakar bat aurkezten ahalko dute laguntzaren xede diren jarduketa guztiekin, edo, bestela, eskaera bat aurkezten ahalko dute jarduketa edo neurri bakoitzeko (kasuan kasuko neurriaren barreneko jarduketa guztiak bilduz).

Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, agiri bereizietan eskaneatua eta izenarekin identifikatua, II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da.

5. Eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen ez baditu, organo eskudunak entitate eskatzaileari eskatuko dio okerra zuzen dezala hamar egun balioduneko epean, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

Eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izanen da inola ere zuzendu.

5. oinarria.–Laguntzak emateko prozedura.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, organo kudeatzaileak (Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Plan Energetikoaren Atala) aurkezten diren eskaerak konparatuko ditu II. eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraituz, neurri bakoitzerako lehentasun hurrenkera bat ezartzeko. Dena dela, neurri bakoitzerako baimendutako gastuak bide ematen badu eskaera guztiei heltzeko, ez da beharrezkoa izanen lehentasun hori ezartzea.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio altuena lortzen duten eskaerei II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea aplikatuko zaie, erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte:

NEURRIA

AURREKONTU-KREDITUA

1. Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteria berritzea

450.000 euro

2. Inbertsioak energia berriztagarrien instalazioetan

225.000 euro

3. Mugikortasun elektrikoa

73.000 euro

Neurri baterako aurkezten diren eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu erabilgarririk geldituz gero, beste neurri batzuetako eskaerei erantzuteko erabiliko da. Halakoetan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 3. neurria, 2. neurria eta 1. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun-hurrenkera.

2. Plan Estrategikoaren Atalak II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, eta, bertan, onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela adieraziko da.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza nori eman ebazteko. Ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

3. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, neurriren batean kreditua askatzen bada, honako hauei diru gehiago emateko erabiltzen ahalko da:

a) Aurrekontuan behar adina kreditu ez egoteagatik dirulaguntza guztia (%100) jasotzera iristen ez diren neurri bereko jarduketetarako eskaerak. Eta horien atzetik, egoera berean dauden beste neurrietako jarduketetarako eskaerak. Kasu horretan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 3. neurria, 2. neurria eta 1. neurria.

b) Hori egin ondoren oraindik ere krediturik baldin badago, kreditu faltagatik ezetsi diren eskaerei helduko zaie, kreditua liberatu den neurritik hasita, eta gero, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerei helduko zaie, a) letran ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

6. oinarria.–Justifikazioa eta dirulaguntzen ordainketa.

1. Onuradunek egindako inbertsioak justifikatu beharko dituzte, 2021eko urriaren 31n beranduenez. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute 8.1 oinarrian adierazitako moduan:

a) Egindako jarduketen ordainketen fakturak eta ordainagiriak. Batzuek zein besteek onuradunaren izenean egon behar dute, non eta inbertsioa ez den errentamendu finantzarioko kontratu baten xede (zerbitzu energetikoen hornitzailearekiko kontratua edo leasing-a), kasu horretan enpresa errentatzailearen izenean egon beharko baitute. Berrikuspena errazteko, fakturen zerrenda bat aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera.

b) Instalazioak errentamendu finantzarioko kontratu baten bidez egin badira (zerbitzu energetikoen hornitzailearekiko kontratua edo leasing-a), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Zerbitzu energetikoen hornitzailearekin izenpetutako kontratuaren kopia.

–Errentamendu finantzarioaren amortizazio-taula.

Zerbitzu energetikoen hornitzailearekiko kontratua baldin bada, aurrekoaz gainera, honako hau bete behar da:

–Zerbitzu energetikoaren prezioaren kalkulu zehatza aurkeztu, euro/kWh-tan adierazia.

–Errendimendu energetikoaren kontratuetan edo aurrezki-bermeko kontratuetan, Aurrezki-bermea duten zerbitzu energetikoen kontratuen Erregistroan inskribatu beharko da kontratua. Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren bidez sar daiteke hara (www.navarra.es).

–Zerbitzu energetikoen hornitzaileak Zerbitzu Energetikoen Hornitzaileen zerrendan inskribaturik egon beharko du, otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

c) Onuradunak deialdi honen aurretik instalatutako energia berriztagarria sortzeko instalaziorik baldin badu, instalazio horiek ongi funtzionatzen dutela egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko du, dirulaguntzaren xede den neurria edozein izanik ere.

d) II. eranskinean neurri bakoitzerako zehazten den dokumentazioa.

e) Dirulaguntza onesteko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza %10 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

2. Onuradunek batek laguntzari uko egiteagatik edo kreditu gehiago izateagatik ematen diren laguntza berrietan, onuradunek egindako inbertsioak justifikatzeko muga-eguna 2021eko azaroaren 15a izanen da. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute aurreko atalean adierazi den bezala (6. oinarria, 1. puntua).

3. Laguntzen organo kudeatzaileak onuradunek aurkeztutako justifikazio dokumentazioa aztertuko du, eta, dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, aurretik inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du. Ondoren, laguntza ordaintzeko ebazpenaren proposamen arrazoitua igorriko dio organo eskudunari, zeinean jasoko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak betetzen dituztela.

4. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du justifikatzeko agiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.

5. Errentamendu finantzario bidezko inbertsioen kasuan, 7.1 oinarriko f) letran aurreikusitakoa gertatzen bada, letra horretan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da ordaintzeko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

7. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) 3. eta 6. oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan egin eta justifikatzea dirulaguntzaren xedeko jarduerak.

b) Inbertsioaren jabetza mantentzea bost urtez gutxienez, laguntza ordaintzeko ebazpenaren egunetik hasita.

c) Emandako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea organo kudeatzaileari.

d) Jasotako dirulaguntzaren berri ematea udalaren webgunean, bai eta diruz lagundutako inbertsioak direla-eta onuradunak sortzen duen dokumentazioan ere.

e) Entitateak deialdi honen aurretik instalatutako energia berriztagarria sortzeko instalaziorik baldin badu, instalazio horiek ongi funtzionatzen dutela egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko du, dirulaguntzaren xede den neurria edozein izanik ere, 6. oinarrian ageri den bezala.

f) Errentamendu finantzarioaren bidez finantzatutako inbertsioen kasuan (zerbitzu energetikoen hornitzaileekin sinatutako kontratuak eta leasing-a), onuradunak enpresa errentatzaileari ordaindutakoa dirulaguntza baino txikiagoa bada, diferentzia hori ordaindu beharko dio errentatzaileari, eta diru kopuru hori errentamendu finantzarioaren kuotak aldez aurretik amortizatzeko erabiliko da. Onuradunak ordainketa horren frogagiria eta amortizazio-taula berria aurkeztu beharko dizkio laguntzak kudeatzen dituen organoari, ordaintzeko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean betiere.

g) Justifikatzea eskaera aurkeztu dela Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak 5.000 biztanletik beherako udalen jarduketentzat egindako deialdian, eskaerak aurkezteko epea jadanik irekita badago.

h) II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako betebehar berariazkoak.

i) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan, emateko ebazpenetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharren bat bete ezean, onarturiko dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriro ere zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, laguntza %10 murriztea aurreikusi da baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa 6.1 oinarrian ezarritako epean egiten bada.

3. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, baita, funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

8. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen laguntzen fitxa erabiliz (Administrazio Publikoaren eremurako zerbitzuak).

2. Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak telematikoki eginen dira, toki entitateen gaitutako helbide elektronikoaren bidez.

Gaitutako helbide elektronikoa Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskura daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

9. oinarria.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gastu diruz lagungarri beretarako ematen dituen beste dirulaguntza batzuekin. Zehazki, indarra duen Toki Inbertsioen Planaren ekarpenekin bateraezinak dira.

Dirulaguntza bateragarriak direnean, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak izateagatik, dirulaguntza baten edo guztien baturaren zenbatekoak ezin du inola ere gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

10. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak ikusgai paratuko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako datu hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egozten zaion, onuradunak eta emandako diru kopuruak.

Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira (www.nafarroa.eus).

11. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

II. ERANSKINA

1. neurria.–Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteria berritzea

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

Neurri honen barruan jarduketa hauek sartzen dira, efizientzia energetikoa handiagoa lortzearren.

Kaleetako argiteria publikoaren instalazioak eta eraikin publikoen barneko argiteria berritzeko prozesuak honako hauek biltzen ditu: ekipoak, linea eta instalazio elektrikoak berritzea, obra zibila eta obra-proiektua eta obra-zuzendaritza. Proiektuari lotutako inbertsio gordin bat egonen da, non sartuko baitira instalazioen egokitzapen osoa egiteko behar diren inbertsio guztiak eta dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa, energia aurreztearekin eta efizientzia energetikoarekin zuzeneko harremana duena, hau da, inbertsio osotik teknologia eraginkorra ezartzera bideratzen den zatia.

Laguntza hauen xede diren instalazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Auditoretza egina izatea, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerakoa, baldintza hauek betetzen dituena:

a) Gutxieneko edukia:

–Instalazioaren diagnostikoa.

–Instalaziorako proposatutako alternatibak, gutxienez hiru jarduketa azterturik teknikoki eta ekonomikoki.

b) Auditoretza-lana pertsona fisiko edo juridiko independente batek eginen du, planteatutako berrikuntza-lana gauzatzeko lizitazio fasean parte hartu ezin izanen duena.

c) Kaleetako argiteriaren gaineko jarduketen kasuan, auditoretza-lana Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundeak ezarritako protokoloari jarraikiz egin beharko da.

2. Kaleetako argiteriaren kasuan baino ez, luminaria berriek ezaugarri hauek bete behar dituzte:

a) Instalatutako goiko fluxu hemisferikoa <%1 izatea luminaria funtzionaletan, eta girotzeko luminarietan edo luminaria klasikoetan, berriz, instalatutako goiko fluxu hemisferikoa <%3.

b) Kolore tenperatura ≤ 3000 K.

c) Led motako lanparak izanen dira.

d) Erregulazio sistema izan beharko du.

3. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan xedatutakoa bete beharko da (abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), baita Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamenduan (azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) eta haren jarraibide tekniko osagarrietan (EA-01etik EA-07ra) xedatutakoa eta Led teknologia duten kanpoko argietako luminarientzat eskatzen diren errekerimendu teknikoak ere. Eraikin publikoen barneko argiteriaren instalazioek Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE 3 Atalean ezarritakoa bete beharko dute (“Argi instalazioen efizientzia energetikoa”), baita indarra duten gainerako legeak ere.

4. Berrikuntza lan horiek proiektu tekniko edo memoria tekniko batean, zer dagokion, aurreikusita egon behar dute, eta obra-zuzendaritza baten xede izan, betebehar hauekin:

a) Bien baturaren zenbateko osoa (diruz lagungarria) ezin da izan inbertsioaren zenbateko osoaren %10etik gorakoa.

b) Pertsona fisiko edo juridiko batek eginen du, zeinak ezin izanen baitu ondoko berrikuntza-lanaren exekuzioan parte hartu.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz laguntzeko modukotzat jotzen duen gastuaren %60 izanen da laguntzaren zenbatekoa. 1. neurri honetako jarduketen kasuan, onuradun bakoitzak 30.000 euro jaso ditzake gehienez.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orria, non instalazioaren alderdi garrantzitsuenak azalduko diren. Dokumentu horri 0 deitu beharko zaio. Eskaera-orria, toki entitatearen izena.

b) Auditoretza, 1. ataleko 1. puntuan eskatutakoa betetzen duena.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 5. Auditoretza, efizientzia, toki entitatearen izena.

c) Toki entitateak 2023ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Dokumentu horretan, toki entitateak eredu energetikoa aldatzeko urtean egin beharreko jarduketak deskribatuko dira. Gutxienez, arlo hauek jasoko dira:

1. Efizientzia energetikoa.

2. Energia berriztagarriak.

3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, efizientzia, toki entitatearen izena.

d) Jarduketaren aurreproiektua, non alderdi hauek zehaztuko baitira nahitaez:

–Auditoretzan deskribatutako proposamenetatik hautatu den alternatiba.

–Energia aurreztearen justifikazioa, III. eranskinean deskribatutako metodologiari jarraikiz.

–Jarduketen aurrekontu xehatua, ongi bereiziz unitate prezioa kontzeptuka, bai eta proiektuaren kostua eta obra-zuzendaritzarena ere.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, toki entitatearen izena.

e) Argindarraren horniduraren (edo horniduren) azken faktura, jarduketaren xedeko argi-instalazioarena alegia. Kontratatutako potentzia berriarekin energiaren horniduran zenbat aurreztuko den kalkulatzeko eskatzen da faktura hori –ikus 6. ataleko a) letrako betebehar berariazkoa–.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, efizientzia.

3.1. Horniduraren azken faktura, efizientzia, toki entitatearen izena.

f) Entitate eskatzaileak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Entitate eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz.

–Toki entitatearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura.

–Toki entitateak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100ean.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, efizientzia.

3.2. Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia, toki entitatearen izena.

g) Toki entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 3.3.b) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko), horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, efizientzia.

3.3. Berdintasunarekiko konpromisoa, efizientzia, toki entitatearen izena.

h) Entitatearen energia-hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKU-Hornidura Puntuen Kode Unibertsalei buruzko inprimakia, deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia erabiliz eta V. eranskineko ereduan jasotako eremu guztiak jarriz.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 4. HPKU kodeei buruzko inprimakia, efizientzia, toki entitatearen izena.

i) Dagoen instalazioaren ezaugarriak, aukeraturiko alternatibaren justifikazioa.

Eremu hauek agertuko dira:

CM zk.

Unitateak

Gaur egungo luminaria mota

Jarriko den luminaria mota

Gaur egungo lanpararen potentzia

Lanpara berriaren potentzia

Guztizko potentzia, orain

Guztizko potentzia berria

HPKU

Instalazioen monitorizazioaren deskribapena.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, toki entitatearen izena.

j) Energia aurrezpenaren justifikazioa.

III. eranskinean jasotakoaren arabera.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, toki entitatearen izena.

k) Luminaria berrien ezaugarrien laburpena, toki entitatearen izena.

Luminaria berrien ezaugarriak.

–Lanpara mota.

–Kolore mota.

–Goi hemisferioko fluxu instalatua.

–Erregulazio sistema.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, toki entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-orria

1

Jarduketen plangintza, efizientzia, toki entitatearen izena.

2

Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, toki entitatearen izena

3.1

Horniduraren azken faktura, efizientzia, toki entitatearen izena

3.2

Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia, toki entitatearen izena

3.3

Berdintasunarekiko konpromisoa, efizientzia, toki entitatearen izena

4

HPKU kodeei buruzko inprimakia, efizientzia, toki entitatearen izena

5

Auditoretza, efizientzia, toki entitatearen izena

Deialdiaren 4.5 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1. Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Ratio energetiko-ekonomikoaren balorazioa: 80 puntura bitarte.

Hona ratio energetiko-ekonomikoa zer den: proposatutako berritzearekin kWh/urtea parametroan lortzen den aurrezte teorikoaren eta, efizientzia energetikoa lortzearren, eurotan egindako inbertsio diruz lagungarriaren arteko zatidura (BEZa barne).

80 puntu emanen dira baldin eta ratio energetiko-ekonomikoa 1,25etik gorakoa bada, eta 0 puntu baldin eta ratioa zero bada. Gainerako kasuetan, bi balio horien arteko erregresio lineala kontuan hartuz aterako da puntuazioa.

b) Software bidezko monitorizazioa, urrutiko segimendu etengabea bermatzeko modukoa, helburua duena toki entitatearen kontsumo energetikoaren kontrola eta hornidura energetikoen operazio eta mantentze lanak erraztea, SIE plataformari edo antzeko bati lotua eta Nafarroako Gobernuko Zerbitzu Teknikoen eskura dagoena: 10 puntu.

c) Ingurumen jasangarritasuna: jatorriaren bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen edo “elektrizitate berdearen” hornidura-kontratu bat izatea deialdiko laguntzak eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

2. Puntuazioetan berdinketarik izanez gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.

5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, deialdiaren 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Obra-proiektua eta obra-zuzendaritza, 1. ataleko 3. puntuan aipatutako erregelamenduetan eta indarrean dagoen legedian eskatutakoa zehaztuta (Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamendua eta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE3 atala).

Aipatu proiektuan, gainera, egindako erreformaren argazkiak sartuko dira, baita inplementatutako materialaren fitxa teknikoak ere (1. atalean eskatutako betebeharrak justifikatzeko).

b) Behe tentsioko instalazioaren ziurtagiriaren kopia, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan eta instalazioaren erregistro zenbakian xedatutakoarekin bat.

c) Eskatzen diren egiaztapen ziurtagirien kopia, Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamenduan zehazten denarekin bat.

d) Kontrolerako erakunde baimendu baten ikuskapenaren ziurtagiriaren kopia, hala Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren esparruan, nola Kanpoko argiteriaren instalazioetan efizientzia energetikoa bultzatzeari buruzko Erregelamenduaren esparruan, baldin eta aplikatu beharreko araudiak eskatzen badu.

6. Betebehar berariazkoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutakoaz gainera, betebehar hauek ere bete behar dituzte:

a) Ordaintzeko ebazpena jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean, onuradunak argiteria publikoaren instalazioaren hornidura kontratu berriaren kopia aurkeztuko du, jarduketaren memorian zehaztutako potentzia kontratatuari dagokiona.

b) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehenago, memoria-txosten bat aurkeztu beharko da, berritzearen aurreko instalazioa eta ondokoa konparatzeko. Txosten horretan, energiaren kontsumoak eta instalazioaren gastuak zehaztuko dira (prebentziorako eta zuzentzeko mantentze-lanak, konponketak, etab.).

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

2. neurria.–Energia berriztagarrien instalazioetako inbertsioak

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

1.1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

Energia berriztagarriko instalazioetan egindako inbertsioak (sorgailuak, energia biltzeko sistemak, kontrol-sistemak, etab.), hala erabilera termikorako, nola elektrikorako, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Energia-iturri berriztagarri bat erabiltzea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko apirilaren 23ko 2009/28/EB Zuzentarauaren arabera).

b) Elektrizitatea sortzeko instalazioak baldin badira, honelakoak behar dute izan:

  • Isolatuak edo sarera konektatu gabeak.
  • Autokontsumorako bideratuak, 244/2019 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.
  • Autokontsumo partekaturako instalazioak.

c) Lokal publiko bat hornitzen badute, dibulgazio panel bat izan beharko da, gutxienez informazio hau dakarrena:

  • Elektrizitatea sortzeko instalatutako potentzia (kW).
  • Eguneko produkzio metatua (kWh).
  • Produkzio metatua, martxan jarri zenetik (kWh).
  • Martxan jarri zenetik, zenbateko emisioa ekidin den guztira (kg CO2).

Instalatutako elementuak zein diren, laguntza onesteko ebazpenean aditzera emanen da dibulgazio panelaren ordez panel finko bat jar litekeela, parametro hauei buruz kalkulatutako balioak aipatuko dituena:

  • Elektrizitatea sortzeko instalatutako potentzia (kW).
  • Aurreikusten den eguneko produkzioa (kWh).
  • Aurreikusten den urteko produkzioa (kWh).

d) Jendea sartzeko modukoa ez den lokal batean kokatutako instalazio fotovoltaikoen kasuan, edo fotovoltaikoak ez diren instalazioen kasuan, ez da beharrezkoa izanen neurtu beharreko parametroak istantean erakusten dituen dibulgazio panel bat jartzea. Kasu horietan, panel finko bat jarri beharko da, eta, hartan, parametro hauei dagokienez kalkulatzen diren balioak jarri beharko dira, gutxienez ere:

  • Elektrizitatea sortzeko instalatutako potentzia (kW).
  • Aurreikusten den eguneko produkzioa (kWh).
  • Aurreikusten den urteko produkzioa (kWh).

1.2. Gastu diruz lagungarriek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Inbertsio diruz lagungarriaren kostu osoa ezin da 1.500 eurotik beherakoa izan (BEZa aparte). Zenbateko horretan, hauek sartzen dira:

  • Obra-proiektuaren kostua eta obra-zuzendaritzaren kostua, halakorik beharrezkoa bada. Bi kostu horien batura ezin da instalazioaren kostu osoaren %10etik gorakoa izan. Ekimenean komunitate energetiko bat sartzen bada, kostu hori handiagoa izan liteke, baina, betiere, instalazioaren kostu osoaren %15 gainditu gabe.
  • Panelaren kostua, halakorik behar bada, ezin da instalazioaren kostu osoaren %10etik gorakoa izan.

Proiektuari lotutako inbertsio gordin bat egonen da, non sartuko baitira instalazioen exekuzio osoa egiteko behar diren inbertsio guztiak eta beste gastu batzuk, eta dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa, instalazioarekin zuzeneko harremana duena, hau da, inbertsio osotik energia berriztagarriko instalazioa ezartzera edo garatzera bideratzen den zatia.

b) Klimatizazio sareetako inbertsioetan, biomasa edo eguzki energia termikoa erabiltzen duten eraikinetako kanpoko sareak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

c) Bero-ponpak erabiltzen dituzten instalazioen inbertsioen kasuan, hornitutako energia berriztagarriaren eta ponpak emandako energia termiko erabilgarriaren arteko erlazioari dagokion inbertsioa baizik ez da izanen diruz lagungarria, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/28/EE Zuzentarauari jarraituz, zeinak jarraibideak ezarri baitzituen Batasuneko kide diren estatuek iturri berriztagarrietatik sortzen den energia kalkulatzeko. Ponpa martxan jartzeko lehen mailako energia guztia iturri berriztagarrietatik sortua bada, inbertsio guztia izanen da diruz lagungarria.

1.3. Ez dira diruz lagunduko energia berriztagarriko instalazioak (elektrikoak edo termikoak) baldin eta nahitaezkoak badira Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera. Hauek dira salbuespenak:

–Elektrizitatea sortzeko instalazio bat bada, parte bat besterik ez da diruz lagunduko: aipatu araudian eskatutakotik gora instalatutako potentziari dagokion zati proportzionala.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotzen duen gastuaren %50ekoa izanen da laguntza, salbu eta biomasako instalazioetan, haietan %30ekoa izanen baita. 2. neurri honetako jarduketetarako, onuradun bakoitzak 40.000 euro jaso ditzake gehienez.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orria, non instalazioaren alderdi garrantzitsuenak azalduko diren. Dokumentu horri 0 deitu beharko zaio. Eskaera-orria, toki entitatearen izena.

b) Toki entitateak 2023ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Dokumentu horretan, toki entitateak eredu energetikoa aldatzeko urtean egin beharreko jarduketak deskribatuko dira. Gutxienez, arlo hauek jasoko dira:

1. Efizientzia energetikoa.

2. Energia berriztagarriak.

3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena.

c) Jarduketaren aurreproiektua, non alderdi hauek zehaztuko baitira nahitaez:

–Egungo egoera eta lortu nahi den egoera.

–Elektrizitatea sortzeko elementuen eta sistemen deskribapena.

–Elektrizitatea biltegiratzeko elementuen eta sistemen deskribapena.

–Kontroleko sistemen eta metodologiaren deskribapena.

–Instalazioen hibridazio mota.

–Dibulgazio panelaren ezaugarrien deskripzioa.

–Prozesuaren kronograma.

–Inbertsioen aurrekontua, kontzeptutan xehatua, berariaz aipaturik bai dibulgazio panela, bai obra-proiektua eta obra-zuzendaritza, halakorik baldin badago.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena.

d) Entitate eskatzaileak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Entitate eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz.

–Toki entitatearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura.

–Toki entitateak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100ean.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, efizientzia.

3.1. Iturri berriztagarrien hornidura, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena.

e) Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera nahitaezkoak diren instalazioetan, instalazioa dagoen udal edo kontzejuko idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, inguruabar hori ziurtatzen duena.

Beharrezkoa bada, dokumentuari honako hauek erantsi beharko zaizkio: 2. Jarduketaren aurreproiektua, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena.

f) Sorgailuen fitxa teknikoa.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena.

g) Toki entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 3.3.b) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko), horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, energia berriztagarriak.

3.2. Berdintasunarekiko konpromisoa, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena.

h) Entitatearen energia-hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKU-Hornidura Puntuen Kode Unibertsalei buruzko inprimakia, deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia erabiliz eta V. eranskineko ereduan jasotako eremu guztiak jarriz.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 4. HPKU kodeei buruzko inprimakia, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena.

i) Urteko energia-produkzioaren justifikazioa.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena.

j) Energia berriztagarriak noraino ezarrita dauden gaur egun:

Energia berriztagarrietako instalazioen kopurua gaur egun, autokontsumo partekatua eta elkarte energetikoetako integrazioa.

0 dokumentuan erantsitako informazioa. Eskaera-orria, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-orria

1

Jarduketen plangintza, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena

2

Jarduketaren aurreproiektua, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena

3.1.

Iturri berriztagarrien hornidura, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena

3.2.

Berdintasunarekiko konpromisoa, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena

4

HPKU kodeei buruzko inprimakia, energia berriztagarriak, toki entitatearen izena

Deialdiaren 4.5 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1. Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

1.1. Inplementatutako teknologia: 40 puntu gehienez.

a) Elektrizitatea sortzeko instalazio bakartua edo sare elektrikora konektatu gabea bada: 30 puntu.

b) Instalazioa autokontsumo elektrikorako baldin bada 244/2019 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz: 30 puntu.

c) Autokontsumo elektriko partekaturako instalazioak badira: 10 puntu.

d) Mikrosare elektriko bat instalatzen bada edo komunitate energetiko bat ezartzen bada: 10 puntu.

Honako hau hartzen da mikrosaretzat: kargez, sorkuntza banatuko bi edo hiru elementuz, biltegiratzeko elementuez eta kontroleko eta kudeaketako elementu eta sistemez osatutako multzoa; osagai horiek guztiak konexio-puntu beraren bidez daude lotuak sare elektrikoari, eta energia kudeatzeko estrategia bat dute atxikirik. Mikrosare horiek sorkuntza berriztagarriko iturrien bidez elikatu behar dira.

e) Instalazioaren erregaia (erregai modura biomasa erabiltzen duten erabilera termikoko instalazioetan bakarrik), 40 puntu gehienez:

–Instalazioa prestatua baldin badago egurrarekin funtzionatzeko: 40 puntu.

–Instalazioa prestatua baldin badago egurrarekin eta/edo ezpalekin funtzionatzeko: 30 puntu.

–Instalazioa prestatua baldin badago aldi berean egurrarekin, ezpalekin edo pelletekin funtzionatzeko: 25 puntu.

–Beste kasu batzuetan: 5 puntu.

f) Aerotermia, geotermia, hidrotermia, 40 puntu gehienez:

  • Bero-ponpari eragiteko energia primarioa oso-osorik iturri berriztagarrietatik eta autoekoitzietatik baldin badator: 30 puntu.
  • Bero-ponpari eragiteko energia primarioa jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik eta “elektrizitate berdetik” baldin badator: 10 puntu.
  • Geotermiako edo hidrotermiako instalazio bat baldin bada: 10 puntu.
  • Gainerako kasuetan: 5 puntu.

1.2. Biltegiratze energetikoa: 10 puntu gehienez.

a) Instalazioak energia potentzial hidrikoa biltzeko sistema baldin badu: 5 puntu.

b) Diruz lagundutako instalazioak energia elektrikoa biltzeko sistema baldin badu: 5 puntu.

1.3. Energia berriztagarriak noraino ezarri diren: 25 puntu gehienez.

a) Energia berriztagarriekin toki entitateak jartzen duen lehenbiziko instalazioa bada: 15 puntu.

b) Toki entitateak, ordurako, energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru baldin baditu: 5 puntu.

c) Toki entitateak, ordurako, energia berriztagarrien 3 instalazio baino gehiago baldin baditu: 0 puntu.

d) Toki entitateak RANen erregistratutako autokontsumo partekatu bat badu: 10 puntu.

e) Toki entitatea kide gisa sarturik badago eskaera egiten den egunean legez ezarrita dagoen komunitate energetiko batean edo kooperatiba energetiko batean: 10 puntu.

1.4. Ingurumen jasangarritasuna: Toki entitateak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen edo “elektrizitate berdearen” hornidura-kontratu bat baldin badu laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

1.5. Software bidezko monitorizazioa, urrutiko segimendu etengabea bermatzeko modukoa, helburua duena toki entitatearen kontsumo energetikoaren kontrola eta hornidura energetikoen operazio eta mantentze lanak erraztea, SIE plataformari edo antzeko bati lotua eta Nafarroako Gobernuko Zerbitzu Teknikoen eskura dagoena: 5 puntu.

1.6. Inbertsioaren ratioa: 5 puntu gehienez.

Inbertsioaren ratioa da inbertsio diruz lagungarriaren (eurotan, BEZa barne) eta instalatutako potentziaren (kwp-tan neurtua) arteko zatidura.

Instalazio fotovoltaikoen kasuan, 5 puntu emanen dira baldin eta inbertsioaren ratioa 800 euro/kwp-tik beherakoa bada; eta 0 puntu baldin eta ratio hori 1.500 euro/kwp-tik gorakoa bada. Ateratzen den ratioa bi balore horien artean badago, behar den erregresio lineala eginen da.

Gainerako instalazioek 0 puntu lortuko dituzte.

1.7. Hibridazioa: 5 puntu gehienez.

Hibridaturik dauden bi instalazio aurkezten badira, hots, 2. neurriko baldintzak betetzen dituzten eta leku berean instalaturik dauden bi instalazio aurkezten badira: 5 puntu.

2. Puntuazioetan berdinketarik izanez gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.

5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako dokumentazio berariazko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

1. Memoria edo proiektua –kasua zein den–, egindako jarduketa deskribatzen duena, instalazioaren eta haren elementuen argazkiak eta dagozkien fitxa teknikoak erantsita.

2. Araudia betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa:

a) Elektrizitatea sortzen duten instalazioen kasuan:

–Instalazioa bakartua izan edo autokontsumorako izan, bi kasuetan, instalazioaren erregistro zenbakia aurkeztuko da, eta martxoaren 5eko 60/2015 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz tramitatuko da (60/2015 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, industria segurtasunaren arloko erregelamenduzko arauak bete behar dituzten instalazioen titularrek eta agenteek jarraitu beharreko prozedura arautzen duena, segurtasun baldintzak betetzen dituztela frogatzeko).

–Indarra duen araudiak autokontsumorako instalazioak erregistratzeko eskatzen duen dokumentazioa (apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretua).

b) Sorkuntza termikoko instalazioen kasuan, instalazioaren ziurtagiriaren kopia, halakorik behar badu.

6. Betebehar berariazkoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutakoaz gainera, betebehar hauek ere bete behar dituzte:

a) Dirulaguntza jaso eta hurrengo bi urteetan, ekainaren 30a baino lehen, emaitzei buruzko txosten-memoria bat aurkeztea, 1.1. ataleko c) eta d) letretan zehaztutako bistaratze-panelean erregistratutako datuak azalduko dituena.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

3. neurria.–Mugikortasun elektrikoa.

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

1.1. Kategoria hauetako ibilgailuak erostea:

a) M eta N kategoriako ibilgailuak:

–M1 kategoria: motordun turismoak edo ibilgailuak, bereziki pertsonak eta haien bagajea garraiatzeko sortuak eta fabrikatuak, baldin eta, gidariaren eserlekuaz gain, beste zortzi badituzte gehienez.

–N 1 kategoria: motordun furgonetak edo kamioi arinak, bereziki salgaiak garraiatzeko sortuak eta fabrikatuak, baldin eta haien gehieneko masa ez bada 3,5 tonatik gorakoa.

b) L kategoriako ibilgailuak:

–L1e kategoria: ziklomotorrak edo bi gurpileko ibilgailuak, fabrikazioko gehieneko abiadura 45 km/h-tik gorakoa ez dutenak eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 4 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

–L2e kategoria: trizikloak edo hiru gurpileko ibilgailuak, fabrikazioko gehieneko abiadura 45 km/h-tik gorakoa ez dutenak eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 4 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

–L3e, L4e eta L5e kategoriak: bi gurpileko ibilgailuak, edo ibilgailuaren luzetarako erdiko ardatzarekiko simetrikoak edo asimetrikoak diren hiru gurpilekoak, diseinuko abiadura 45 km/h-tik gorakoa dutenak.

–L6e kategoria: lau gurpileko ibilgailu arinak, hutsik egonik 350 kg-ko edo hortik beherako masa dutenak, baterien masa kanpo, fabrikazioko gehieneko abiadura 45 km/h-koa edo hortik beherakoa dutenak eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 4 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

–Lau gurpileko ibilgailu astunak (L7e): lau gurpileko ibilgailuak, hutsik egonik 400 kg-ko edo hortik beherako masa dutenak (550 kg-koa salgaiak garraiatzeko ibilgailuen kasuan), baterien masa kanpo, eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 15 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

c) Pedalei eragiteko motor elektriko baten laguntza duten bizikletak.

1.2. Ibilgailu elektrikoak 2., 3. edo 4. moduan kargatzeko azpiegitura bakarra instalatzea (Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren ITC BT 52aren arabera zehaztutako estandarren arabera).

2. Gastu diruz lagungarriek baldintza hauek bete beharko dituzte.

2.1. Garraiobideak:

a) Berriak izatea, elektriko hutsak eta Espainian matrikulatuak.

b) M eta N kategorietako ibilgailuek honako hauek bete behar dituzte:

i) Kargatzeko sistema bati loturik egotea (lehendik dagoena edo deialdi honen bidez diruz laguntzen zaiona), bide publikoko aparkaleku publiko iraunkor batean kokatua.

ii) Ibilgailuaren alboetan honakoa izatea errotulaturik (A3 neurrian gutxienez):

–Toki entitatearen logotipoa edo armarria.

–Nafarroako Gobernuaren Iogotipoa, ele bitan.

–“Soy 100% Eléctrico” edo “100% elektrikoa naiz”.

c) L kategoriako ibilgailuek 70 km-ko autonomia izan behar dute gutxienez.

d) Pedalei eragiteko motor elektriko baten laguntza duten bizikletek UNE-EN 15194:2009 Arauko aginduak bete behar dituzte.

2.2. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioek (ekipoak, linea eta instalazio elektrikoak berritzea, obra zibila eta proiektua eta obra zuzendaritza) abenduaren 12ko 1053/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa bete behar dute (ITC-BT-52 Jarraibide Tekniko Osagarria onetsi zuen errege dekretua).

Bide publiko batean kokatutako aparkaleku publiko iraunkorretan eginen da kargatzeko azpiegituraren instalazioa.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzak honenbestekoak izanen dira:

1. Garraiobideak: kostu hautagarriaren %30, baina zenbateko hauek gainditu gabe:

a) M eta N kategoriako ibilgailuak: 32.000 euro.

b) L kategoriako ibilgailuak:

–L1e eta L2e kategoriak: 5.000 euro.

–L3e, L4e eta L5e kategoriak: 10.000 euro.

–L6e eta L7e kategoriak: 15.000 euro.

c) Pedalei eragiteko motor elektriko baten laguntza duten bizikletak: 1.500 euro.

2. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren instalazioa: kostu hautagarriaren %60, baina zenbateko hauek gainditu gabe:

a) 2. karga-modua: 1.000 euro.

b) 3. karga-modua: 3.000 euro.

c) 4. karga-modua: 5.000 euro.

3. neurri honetarako laguntzak, gehienez, 20.000 eurokoak izanen dira onuradun bakoitzeko.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orria, non instalazioaren edo erosketaren alderdi garrantzitsuenak azalduko diren.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 0. Eskaera-orria, mugikortasuna, toki entitatearen izena.

b) Toki entitateak 2023ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Plangintza gisako dokumentu horretan, toki entitatearen konpromisoa jasoko da, eta, horrez gainera, eredu energetikoa aldatzeko urtez urte eginen diren jarduketak deskribatuko dira. Lerro hauek jasoko dira gutxienez:

1. Efizientzia energetikoa.

2. Energia berriztagarriak.

3. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, mugikortasuna, toki entitatearen izena.

c) Eskatzaileak kargatzeko azpiegitura bat baldin badu deialdia egin baino lehenagotik, hori frogatu beharko du behar den dokumentazioa aurkeztuz.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, mugikortasuna.

3.1. Kargatzeko dagoen azpiegitura, mugikortasuna, toki entitatearen izena.

d) Garraiobide bat erosiz gero, haren fitxa teknikoa aurkeztu behar da, eta, hartan, honako hauek adierazi: ibilgailu elektriko bat dela, prezioa, errotulazioa barne, ibilgailuaren autonomia eta, bizikleten kasuan, UNE–EN 15194:2009 Araua betetzen duela.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin:

2.1. Garraiobidearen fitxa teknikoa, mugikortasuna, toki entitatearen izena.

e) Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura elektrikoa eta elektronikoa instalatzeko eskaeretan, haren ezarpenaren gaineko memoria bat aurkeztu beharko da, non eskatutako betebeharrak justifikatuko baitira. Memoriak atal hauek jaso beharko ditu gutxienez:

1. Egungo egoera eta lortu nahi den egoera.

2. Proposatutako elementuen eta sistemen deskribapena.

3. Proposatutako elementuen eta sistemen fitxa teknikoa.

4. Kontroleko sistemen eta metodologiaren deskribapena.

5. Ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuaren instalazioaren deskribapena.

6. Gauzatzeko kronograma.

7. Inbertsioen aurrekontua, osagai nagusien eta beharrezkoak diren instalazio lagungarrien aurrekontuak bereizita.

8. Azpiegituraren kokapen zehatza (helbidea eta UTM koordenatuak adierazita).

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin:

2.2. Kargatzeko puntuaren datuak, mugikortasuna, toki entitatearen izena.

f) Entitate eskatzaileak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Entitate eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa %100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia %100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz.

–Toki entitatearentzat merkaturatutako energiaren jatorria %100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura.

–Toki entitateak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela %100ean.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, mugikortasuna.

3.2. Iturri berriztagarrien hornidura, mugikortasuna, toki entitatearen izena.

g) Toki entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 3.3.b) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko), horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, mugikortasuna.

3.3. Berdintasunarekiko konpromisoa, mugikortasuna, toki entitatearen izena.

h) Entitatearen energia-hornidura guztien (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) HPKU-Hornidura Puntuen Kode Unibertsalei buruzko inprimakia, deialdiaren fitxan eskura dagoen Excel txantiloia erabiliz eta V. eranskineko ereduan jasotako eremu guztiak jarriz.

Erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 4. HPKU kodeei buruzko inprimakia, mugikortasuna, toki entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-orria

1

Jarduketen plangintza, mugikortasuna, toki entitatearen izena

2.1

Garraiobidearen fitxa teknikoa, mugikortasuna, toki entitatearen izena

2.2

Kargatzeko puntuaren datuak, mugikortasuna, toki entitatearen izena

3.1

Kargatzeko dagoen azpiegitura, mugikortasuna, toki entitatearen izena

3.2

Iturri berriztagarrien hornidura, mugikortasuna, toki entitatearen izena

3.3

Berdintasunarekiko konpromisoa, mugikortasuna, toki entitatearen izena

4

HPKU kodeei buruzko inprimakia, mugikortasuna, toki entitatearen izena

Deialdiaren 4.5 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

1. Noraino sustatu den udalerrian mugikortasun elektrikoa: Laguntza eskatzen bada kargatzeko azpiegitura bat instalatzeko edo ibilgailu bat eskuratzeko: 50 puntu.

2. Inplementatutako tipologia, 10 puntu bitarte:

a) Inplementatutako teknologia 4. karga-modukoa bada: 10 puntu.

b) Inplementatutako teknologia 3. karga-modukoa bada: 5 puntu.

c) Inplementatutako teknologia 2. karga-modukoa bada: 0 puntu.

3. Kargatzeko azpiegituraren instalazioa hiri-altzariren batean integratua badago (kale-argietan, esate baterako): 15 puntu.

4. Ingurumen jasangarritasuna: jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen edo “elektrizitate berdearen” hornidura-kontratu bat izatea laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

5. Software bidezko monitorizazioa, urrutiko segimendu etengabea bermatzeko modukoa, helburua duena kargatzeko azpiegituraren kontsumo energetikoaren kontrola eta haren operazio eta mantentze lanak erraztea, SIE plataformari edo antzeko bati lotua eta Nafarroako Gobernuko Zerbitzu Teknikoen eskura dagoena: 15 puntu.

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako dokumentazio berariazko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Ibilgailuaren, kargatzeko instalazioaren eta hura osatzen duten elementuen argazkiak.

b) Instalazioaren erregistro zenbakia, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 5eko 60/2015 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat tramitatua (2015eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 20koa).

6. Betebehar berariazkoak.

Neurri honen onuradunek, 7. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehenago, memoria-txosten bat aurkeztu behar dute honako hauen berri emateko: kargatzeko azpiegituran erregistratutako datuak, egindako karga kopurua eta karga bakoitzean hornitutako energia.

b) Onuradunak ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura bat instalatu badu, horren zabalkundea egin beharko du herritarren artean, haren erabilera sustatzeko.

c) Onuradunak ibilgailu bat erosi badu, hura toki entitateko langileen eskura jarri beharko du, ohikotasunez erabiltzeko eta haren sustapena egiteko.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitako moduan.

III. ERANSKINA

Hauxe da aurrezki energetikoa kalkulatzeko erabiliko den metodologia:

–Lehenbizi, aurreko bi urteetako fakturazio datuak bilduko dira, eta urte bakoitzean kontsumitutako kWh-ak batuko dira.

  • 1. urteko kWh kopurua:
  • 2. urteko kWh kopurua:
  • Batez besteko kontsumoa = (1. urteko kWh kopurua + 2. urteko kWh kopurua) / 2 [1]

–Berrikuntza-lanen ondorioz instalatutako potentzia kalkulatuko da, honela:

  • P guztira: 1. luminariaren P × luminaria kopurua + 2. luminariaren P × luminaria kopurua + ... .... + n luminariaren P × luminaria kopurua [2]

–Instalazioa zenbat orduz dagoen potentzia osoan eta zenbat orduz erregulazioa aplikatuta:

  • Zenbat orduz dagoen potentzia osoan: [3]
  • Zenbat ordu dagoen erregulazioa aplikatuta: [4]

Urteko guztirako orduen kopurua ez da 4.300dik gorakoa izanen.

–Erregulazio-ekipoarekin lortutako potentzia-murrizketa adieraziko da.

  • Erregulazio-sistemarekin hasierako potentzian lortu den murrizketa (%) [5].

–Datu horiekin aurrezkia kalkulatuko da, formula hau aplikatuz:

  • [1] - (([2] x [3]) + ([2] x [4] x [5]))

IV. ERANSKINA

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko neurriak

1. Berdintasun Plan bat izatea edo berdintasunerako neurrien konpromiso idatzi bat izatea.

2. Genero berdintasuneko bikaintasunaren marka.

3. Etengabeko prestakuntzarako planean berdintasunerako ekintzak izatea.

4. Hizkera idatzia eta ikusizkoa sexista ez izateko jarraibide idatziak.

5. Sexuaren arabera informazio bereizia sortzeko jarraibide idatziak.

6. Entitateak duen kalitatea egiaztatzeko sisteman berdintasuna gehitzea, kalitateko faktorea den aldetik.

7. Berdintasunarekiko konpromisoaren ikusgarritasun maila (konpromisoa aipatzen da balio edo printzipio gidarien artean, webgunean, liburuxketan, publizitate-kanpainetan eta abarretan).

8. Erantzunkidetasun neurriak txertatzea.

9. Berdintasuna babestea, kanpoan sustatzeko politikan berdintasun ekintzak sustatuz.

10. Aurrekontuaren urteko portzentaje bat izatea barneko berdintasuna lortzeko.

11. Berdintasun erakundeekiko eta berdintasuna sustatzen duten entitateekiko lankidetza.

12. Entitate hornitzaileekiko harremanetan berdintasuna sartzea.

13. Erakundean emakumeak eta gizonak horizontalki (arloka) zein bertikalki (erabakiak hartzeko lanpostuak) modu orekatuan-edo agertzea.

14. Emakumeen presentziak kontratazioan duen bilakaera.

15. Berdintasunean adituak diren langileak izatea, berdintasuna lan prozesu guztien kudeaketan sartzen dela bermatzeko.

16. Laguntzak kudeatzen dituen organoari egokia iruditzen zaion beste edozein neurri, emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko baldin bada.

V. ERANSKINA

HPKU kodeari buruzko inprimakia (energia elektrikoa, gas naturala eta beste batzuk) hornidura energetikoen, eraikinen eta kaxen inbentarioa

ITURRIA (NAHITAEZKOA)

HPKU KODEA, 20 EDO 22 KARAKTERE (NAHITAEZKOA)

ANTOLAKETA-1. MAILA (NAHITAEZKOA)

ANTOLAKETA-2. MAILA (AUKERAKOA)

ANTOLAKETA-3. MAILA (AUKERAKOA)

ANTOLAKETA-4. MAILA (AUKERAKOA)

KONTSUMOKO ZENTROA, 5. MAILA (NAHITAEZKOA)

HORNIDURAREN HELBIDEA (NAHITAEZKOA)

KONTSUMOKO ZENTROAREN HELBIDEA, HORNIDURAREN HELBIDEAREKIN BAT EZ BADATOR (AUKERAKOA)

HORNIDURA MOTA (NAHITAEZKOA)

SOROSPENEKO HORNIDURA (NAHITAEZKOA)

ERAIKINETAN ERAIKITAKO AZALERA (m²) (AUKERAKOA)

ZENBAT ARGI PUNTU DAUDEN KANPOKO ARGITERIA PUBLIKOAN (Unit.) (AUKERAKOA)

OHARRAK

ITURRIA

HORNIDURA MOTA

Elektrizitatea

Administratiboa

Bai

Gas naturala

Aterpetxea

Ez

Biltegia

Argiteria publikoa

Liburutegia

Kanpamentua

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko oinarrizko zentroa

Haurrei arreta emateko zentroa

Minusbaliotasuna dutenei arreta emateko zentroa

Haur Hezkuntzako ikastetxea

Prestakuntza zentroa

Ikastetxea

Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa

Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoa

Osasun etxea, larrialdi zerbitzuekin

Osasun etxea, larrialdi zerbitzurik gabe

Hezkuntza Bereziko ikastetxea

Jantoki soziala

Musika kontserbatorioa

Lurralde-ordezkaritza

Eraikina

Hezkuntzako praktiketarako eraikina

Hezkuntzako eraikina

Eskola

Arte eskola

Hizkuntza eskola

Unibertsitate eskola

Haurtzaindegia

Ospitalea

Kirol instalazioa

Bigarren Hezkuntzako instalazioa

Laborategia

Lokala

Museoa

Bulegoak

Beste batzuk

Presa

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua

Egoitza

Adinekoen egoitza

Semaforoak eta/edo seinaleztapen panelak

Industriarako hornidura

Tunela

Etxebizitza

Iragarkiaren kodea: F2105762