104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

97/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, adinekoen eta/edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko asmoz, laguntza-produktuak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dituena 2021. urterako. DDBN identifikazioa: 554415.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa sustatzea gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Orobat, xedatzen du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Agindu hori Nafarroako Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumen esklusiboaren arabera eman zen, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 eta 44.18 artikuluekin lotu behar da, non Foru Komunitateari eskumen esklusiboa ematen baitzaio desgaitasuna duten pertsonen eta hirugarren adineko pertsonen arloetan, baita Espainiako Konstituzioaren 49. eta 50. artikuluekin ere, non ezartzen baita botere publikoek urritu fisiko, zentzumenezko eta psikikoentzako aurreikuspen, tratamendu, errehabilitazio eta integrazio politika egin beharko dutela, bai eta hirugarren adineko pertsonen ongizatea sustatzeko politika ere, haien berariazko arazoez arduratuko diren gizarte zerbitzuen sistema baten bitartez.

Martxoaren 30eko 30/2008 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 30/2019 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen. “Bermatu gabeko prestazioak” izeneko II. eranskinean, B ataleko 12. puntuan, adinekoen arlorako laguntza teknikoak ezartzen dira. Hartan xedatzen da baliabide horren helburua dela ahalbidetzea adineko pertsona gera dadila bere ohiko ingurunean, etxebizitzaren irisgarritasuna eta mugikortasuna erraztuz edo haren egoera fisikoa eta osasun egoera hobetuz.

“Bermatu gabeko prestazioak” izeneko II. eranskinaren C) ataleko 14. puntuan, desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza teknikoak ezartzen dira. Hartan xedatzen da baliabide horren helburua dela desgaitasunak eragindako beharrak estaltzea, autonomia pertsonala eta irisgarritasuna sustatzearren.

Mendekotasunari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, autonomia erkidegoek berariazko akordioak egiten ahalko dituzte dirulaguntzak emateko, aurrekontuetan duten diruaren arabera, autonomia pertsonala bultzatzeko. Laguntza horiek dirulaguntza modukoak izanen dira, eta eguneroko bizitzan normal moldatzeko behar diren laguntza teknikoetarako edo tresnetarako emanen dira, hobeki moldatu ahal izan daitezen.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez ezartzen da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Arau horren 17.1 in fine artikuluak banakako ebaluazioaren araubidea ezartzen du. Araubide horretan, araudiak edo oinarri arautzaileek eskaerak ebaluatzeko eta dirulaguntzak ebaluazio horren arabera esleitzeko irizpideak ezartzen dituzte, eta espedienteak aurkeztu ahala tramitatzen eta ebazten dira, aurrekontuan horretarako kreditua dagoen bitartean.

Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legeak hauxe dio 5. artikuluaren 4. puntuan: “Bizimodu independentea izateko eta bizitzaren eremu guztietan osoki parte hartzeko eskubidea sustatzeko, botere publikoek behar diren neurriak hartuko dituzte irisgarritasun unibertsala bermatzeko inguruneetan, prozesuetan, ondasunetan, produktu eta zerbitzuetan, garraioan, informazio eta komunikazioetan, barnean direla informazioaren eta komunikazioen sistemak eta teknologiak, eta hedabide sozialak eta jendaurreko edo erabilera publikoko beste zerbitzu eta instalazio batzuk, hiriguneetan nahiz landaguneetan.”

Azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.

Espedienteari lotutako txosten teknikoak eta juridikoak ikusita, argi dago deialdi hau onestea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea adinekoen eta/edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak 2021. urterako, foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso direnak.

2. Horretarako gastua baimentzea, 2021eko gastu-aurrekontuko partida hauen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

920005 93100 4809 231B03 Laguntza-produktuak erosteko prestazio ekonomikoa

2021

120.000

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. 4. Foru agindu hau igortzea Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 22an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA

Deialdiaren oinarri orokorrak

1. Xedea eta helburua.

Agindu honen xedea da oinarri batzuk ezartzea arautzeko nola emanen zaizkien mendekotasun edo desgaitasun graduren bat duten pertsonei laguntza-produktuak erosteko banakako laguntzak. Salbuespenez, goian adierazitako egoeretan egon gabe ere, funtzio baterako autonomia galarazten dien patologiaren bat izateagatik laguntza-produkturen bat behar duten pertsonak, osasun sistemaren txosten fakultatibo baten bidez egiaztatuz gero.

Foru agindu honen ondorioetarako, laguntza-produktuak dira bereziki desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonentzat fabrikatutako edo merkaturatutako produktuak, hauetarako helbururen bat dutenak:

–Parte-hartzea erraztea.

–Gorputzaren funtzioak/egiturak eta jarduerak babestea, sostengatzea, entrenatzea, neurtzea edo ordeztea.

–Jarduteko edo parte hartzeko mugei eta gabeziei aurrea hartzea.

Agindu honetan arautzen diren prestazioak ez dira aldizkakoak. Beraz, prestazioa emateak ez du esan nahi hurrengo urteetan berriz jasotzeko eskubidea aitortzen denik.

Laguntza hauen helburua da desgaitasunaren eta/edo mendekotasunaren ondorioz sortzen diren behar batzuk estaltzeko gastu jakin batzuetan laguntzea, behar horien ondorioz pertsonak zailtasun edo zaurgarritasun sozialeko egoeran gelditzen baitira. Gastuak deialdiari dagokion urtean eginak izan behar dira. Laguntza hauen bidez lortu nahi da pertsona horiek beren ohiko ingurunean bizitzen gelditzea.

2. Tipologia.

Laguntza hauek adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzera eta mendekotasunari aurrea hartzera bideratuko dira, Eskubide Sozialetako Departamentuaren esparruan, eta tipologia hauetakoren batean kokatuko dira:

2.1. Norberaren babesa eta zainketa errazten duten laguntza-produktuak.

A.–Garbitasunerako laguntza-produktuak.

B.–Nork bere burua garbitzeko, dutxatzeko eta bainatzeko laguntza-produktuak.

Laguntza hauek jaso ahal izateko, eskatzaileek frogatu beharko dute produktu hori behar dutela, behar den txosten medikoa aurkeztuz.

2.2. Komunikaziorako eta informaziorako laguntza-produktuak:

A.–Ikusmenerako laguntza-produktuak:

A.1.–Betaurrekoak erostea.

A.2.–Lentillak erostea.

Bi laguntza-proiektu horietan, dirulaguntza jasotzeko, gutxienez %25eko ikusmen-desgaitasuna izatea eskatzen da. Desgaitasun maila aitortua ez badago, eskatzaileak froga oftalmologiko bat aurkeztu beharko du, gutxienez %25eko ikusmen-desgaitasuna duela egiaztatzeko.

Lentillen kasuan, behin baino gehiagotan eskatzen ahalko dira, berritzeko ezarrita dagoen epearen barruan, harik eta deialdiaren 2. eranskinean ezarritako gehieneko zenbateko diruz lagungarrira iritsi arte.

Betaurrekoak eta lentillak erosteko laguntzak bateraezinak dira, salbu eta agindu mediko baten bidez justifikatzen bada biak batera erabili beharra. Horretarako, sare publikoaren txosten oftalmologikoa aurkeztu beharko da.

A.3.–Ikusmenerako beste laguntza-produktu batzuk: iragazkiak, lenteak, lupak eta teleskopioa.

Horietarako laguntzak emateko, Eskubide Sozialetako Departamentuko Laguntza-produktuen Zentroaren aldeko txosten teknikoa aurkeztu beharko da, eta ikusmenean eta hari loturiko funtzioetan %65eko edo hortik gorako desgaitasuna eduki behar da.

B.–Entzumenerako laguntza-produktuak:

B.1.–Audifonoak erostea, moldeak barne.

Gutxienez %25eko entzumen-desgaitasuna izatea eskatzen da. Desgaitasun maila aitortua ez badago, eskatzaileak audiometria bat aurkeztu beharko du, gutxienez %25eko entzumen-desgaitasuna duela egiaztatzeko.

2.3. Mugikortasun pertsonalerako laguntza-produktuak eta mugitzeko gaitasuna handitzeko laguntzak.

A.–Eskuzko aulkietarako propultsio elektrikoaren unitatea.

Eskuzko aulkiari laguntza elektrikoa ematen dion ekipoa erosteko, zaintzaile nagusiak agiri bidez egiaztatu beharko du bere muga organiko funtzionalak hainbestekoak direla non ezinezkoa egiten baitzaio aulkia berak bakarrik mugitzea laguntzarik gabe.

Laguntza-produktu hau teknikoki bidezkoa dela ondorioztatuko da baldin eta xedeko pertsonak aulki elektrikoa erosteko laguntzarako eskubidea izateko baldintza guztiak betetzen baditu, salbu eta “aulkia erabiltzeko behar bezalako kontrol bisuala edo mentala izatea” eskatzen duena, eta, horrez gainera, agiri bidez egiaztatzen bada zaintzaile nagusiak muga organiko funtzionalak dituela eta horiek eragiten diotela %33ko edo hortik gorako desgaitasun moderatua eskuzko aulkiari eragiteko, edo, bestela, laguntzaren xedeko pertsonak aulki elektrikorako eskubidea izateko baldintza guztiak betetzen baditu eta haren zaintzaile nagusiek 70 urte edo gehiago badituzte.

B.–Altxatzeko, garraiatzeko, transferitzeko eta atsedenerako laguntza-produktuak.

B.1.–Garabi gurpildunak erostea.

B.2.–Garabi mugikorrak erostea zutik dagoen pertsona bat transferitzeko.

B.3.–Transferentzian eta jiratzean laguntzeko produktuak: diskoak, plataformak, gerrikoak, uhalak, transferentzia oholak eta eskalak, zutik jartzeko garabia, norbera altxatzeko muntaturik ez dauden barrak, eta zutik jartzeko mekanismoa duen besaulki ergonomikoa.

B.1 eta B.2 ataletan adierazitako laguntza-produktuak emateko, beharrezkoa izanen da %75eko edo hortik gorako desgaitasun aitortua izatea, edo mendekotasun egoera aitortua izatea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Laguntza-produktuen Zentroaren egokitasun txosten tekniko baten bidez berretsiko dena.

B.3 atalean adierazitako laguntza-produktuak emateko, beharrezkoa izanen da %65eko edo hortik gorako desgaitasun aitortua izatea, edo mendekotasun egoera aitortua izatea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Laguntza-produktuen Zentroaren egokitasun txosten tekniko baten bidez berretsiko dena.

B.1 eta B.2 epigrafeetan adierazitako laguntza-produktuak erosteko gastuetarako laguntzak bateraezinak dira.

C.–Atseden hartzen laguntzeko produktuak.

C.1.–Orga jasotzailea duen ohe artikulatua erostea.

C.2.–Eskaren aurkako koltxoia.

C.3.–Ohe artikulatuaren aukerak: orga jasotzailearen aukerak, baranda eraisgarriak, eusteko barandak eta beste batzuk.

C.1, C.2 eta C.3 ataletan sartutako laguntza-produktuak ematea teknikoki bidezkoa dela joko da baldin eta eskaeraren xedeko pertsonak gaixotasun kroniko edo neurodegeneratibo bat baldin badauka eta, horren ondorioz, desgaitasun larria. Mendekotasun egoera aitortua baldin badu, Laguntza-produktuen Zentroak emandako txosten tekniko baten bidez berretsi beharko da egokitasuna.

3.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Laguntza hauetarako aurrekontua 120.000 eurokoa izanen da guztira, ”Laguntza-produktuak erosteko prestazio ekonomikoa” izeneko 920005- 93100- 4809- 231B03 partidaren kargura.

4.–Betebeharrak.

Laguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

a) Erabiltzaileak: mendekotasun edo desgaitasun graduren bat duten pertsonak edo 65 urtetik gorakoak, aipatutako egoeretako batean egon gabe ere osasun sistemaren txosten fakultatibo baten bidez egiaztatzen badute funtzioren baterako autonomia galarazi dien patologia bat dutela. Zalantza kasuetan, Eskubide Sozialetako Departamentuaren Laguntza-produktuen Zentroko teknikarien aldeko txostenaren bidez berretsiko da.

b) Laguntza eskatu aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan dela frogatzea.

c) Laguntza-produktua behar duela berrestea, osasun barrutiko edo gizarte zerbitzuetako profesional eskudunaren txostena aurkeztuz, eskuzko aulkien propultsio elektrikoaren unitatea eskatuz gero 70 urtetik gorako zaintzaileentzat.

d) Zerga arloko betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

e) Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguna baino lehen hildako pertsonak ezin izanen dira onuradun izan.

Baldintza guztiak eskabidea aurkezten den egunean bete beharko dira.

5.–Eskaerak aurkeztea, Nafarroako Gobernuan eskubide sozialen arloan eskuduna den departamentuari berariazko baimena emanez egiaztatzeko eta kontsultatzeko administrazio publiko eskudunetan dauden fitxategi publikoak, eskatutako baldintzak eta inguruabarrak betetzen ote diren jakiteko asmoz.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Interesdunek horretarako prestatu den ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute. Eredua Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren web orrian eskura daiteke.

Eskaerak aurkezteko epea foru agindu hau argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2021eko azaroaren 30ean bukatuko.

Eskabideak horretarako prestaturiko ereduaren arabera aurkeztuko dira, ahal dela Nafarroako Gobernuko Erregistro Elektronikoan (http: //www.navarra.es/eu/ orriaren bidez, sinadura elektronikoa behar da), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko araudian ezarritako edozein tokitan.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

5.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

a) Eredu ofizialean aurkeztutako eskabidea, eskatzaileak edo bere ordezkariak, halakorik badu, sinatua.

b) Laguntzaren titularraren edo/eta haren ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, bai eta familia unitateko gainerako kideena ere, edo atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren edo pasaportearen kopia.

c) Nafarroan erroldatuta egotearen ziurtagiria, antzinatasun data adierazita.

d) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak edo bere helbideari dagokion osasun etxeak emandako txosten soziala.

e) Osasun arloko edo Gizarte Zerbitzuetako profesionalaren txosten teknikoa, eskatutako produktua beharrezkoa ote den zehazten duena.

f) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuraduna izateko aipatutako debeku egoeretan ez egoteari buruzko zinpeko aitorpena.

g) Faktura; ordainketa eguna 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 29ra artekoa izanen da. Fakturarekin batera behar den ordainagiria aurkeztuko da.

h) Diru-sarreren zinpeko aitorpena, kontzeptuz kontzeptu emana, bai laguntzaren titularrarena eta bai familia unitateko gainerako kideena.

i) Dirulaguntza transferentzia bidez jasotzeko eskaera.

5.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerarekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezean, instrukzio organoak interesdunari eskatuko dio akatsak zuzendu ditzala gehienez ere 10 egun balioduneko epean, eta adieraziko dio, horrela egin ezean, eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat.

6.–Antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

6.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura banakako ebaluazioaren araubidean tramitatuko da. Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalari dagokio prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak gauzatzea. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak izanen du laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena.

6.2. Laguntzaren xedeko faktura luzatzen den egunaren arabera tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, zaharrenek lehentasuna izanik berrienen aldean, aurrekontuan horretarako dagoen kreditua bukatu arte, Dirulaguntzei buruzko 17.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

7.–Kontzeptu eta zenbateko diruz lagungarriak.

7.1. Kontzeptu diruz lagungarriak.

Eranskin honen 2. oinarrian azaltzen diren tipologietan sartutako kontzeptuak izanen dira diruz lagungarriak.

Halaber, kontzeptu horietarako dirulaguntza emateko, egokitzat jo beharko ditu instrukzio organoak, ikusita profesional eskudunak egindako txostenak, txosten soziala. Eskaeran laguntzaren egokitasuna behar adina frogatzen ez bada, laguntza agindu duten profesionalei eskatuko zaie informazio gehiago eman dezatela, eta/edo egokitasun irizpen bat eskatuko zaio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazio Zentroko taldeari.

Ez dira diruz lagungarriak izanen Nafarroako Gobernuko beste departamentu batek, Estatuko Administrazioak eta/edo Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileek finantzatzen dituzten kontzeptuak.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 29ra bitarte egindako gastua izan beharko du, eta fakturaren eta ordainagiriaren bidez frogatu beharko da.

7.2. Zenbateko diruz lagungarria.

Aurrekontu babesgarriaren eta eskatzailea biltzen duen familia unitatearen urteko per capita errentaren arabera zehaztuko da dirulaguntzaren zenbatekoa.

a) Aurrekontu babesgarria.

Instrukzio organoak zehaztuko du eskatutako kontzeptuaren gehieneko kostua, produktuak merkatuan duen batez besteko prezioari lotuta.

b) Urteko per capita errenta.

Familia unitatearen urteko diru-sarrerak unitatea osatzen duten kideen kopuruaren artean zatituta ateratzen dena.

Honako hau da familia unitatea:

a) Senar-emazteek eta adingabeko seme-alabek osatua, salbu eta horiek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi badira.

b) Bikote egonkor batek osatua, berariazko legeriaren arabera, baita adingabeko seme-alabek ere, salbu eta horiek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi badira.

c) Legezko banantzeetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik nahiz bikote egonkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin nahiz bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko ataletan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

d) Hala hautatuz gero, familia unitateko kide gisa sartzen ahalko dira 18 urtetik 25 urtera bitarteko seme-alabak, baldin eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino diru-sarrera txikiagoak badituzte eta ez badira beren gurasoengandik bereizirik bizi.

Diru-sarrerak zenbatzeari begira, familia unitatearen azken errenta aitorpenaren zerga-oinarria hartuko da kontuan, edo, aitorpena egin beharrik ez bada, zergaldi bereko datu ekonomikoak.

Eskatzailearen urteko per capita errentaren arabera zehaztuko da jasoko den laguntzaren zenbatekoa, instrukzio organoak babesgarritzat jotako aurrekontuaren portzentaje bat izanen dena, honako taula honen arabera:

2021

FAMILIA UNITATEA

KIDE 1

2 KIDE

3 KIDE

4 KIDE

5 KIDE

6 KIDE EDO GEHIAGO

Euroak

%

Euroak

%

Euroak

%

Euroak

%

Euroak

%

Euroak

%

Honenbesterainoko diru-sarrerak

13.300

100

19.950

100

24.938

100

28.661

100

31.527

100

34.680

100

Honenbesterainoko diru-sarrerak

13.633

95

20.449

95

25.562

95

29.379

95

32.317

95

35.548

95

Honenbesterainoko diru-sarrerak

13.973

90

20.960

90

26.853

90

30.112

90

33.123

90

36.435

90

Honenbesterainoko diru-sarrerak

14.322

85

21.482

85

26.853

85

30.863

85

33.949

85

37.344

85

Honenbesterainoko diru-sarrerak

14.680

80

22.019

80

27.524

80

31.634

80

34.798

80

38.277

80

Honenbesterainoko diru-sarrerak

15.047

75

22.571

75

28.214

75

32.427

75

35.670

75

39.237

75

Honenbesterainoko diru-sarrerak

15.423

70

23.135

70

28.918

70

33.237

70

36.560

70

40.216

70

Honenbesterainoko diru-sarrerak

15.810

65

23.714

65

29.643

65

34.069

65

37.476

65

41.224

65

Honenbesterainoko diru-sarrerak

16.204

60

24.306

60

30.382

60

34.919

60

38.411

60

42.252

60

Honenbesterainoko diru-sarrerak

16.611

55

24.916

55

31.145

55

35.796

55

39.376

55

43.314

55

Honenbesterainoko diru-sarrerak

17.026

50

25.539

50

31.923

50

36.691

50

40.360

50

44.396

50

Honenbesterainoko diru-sarrerak

17.450

45

26.179

45

32.719

45

37.605

45

41.365

45

45.502

45

Honenbesterainoko diru-sarrerak

17.886

40

26.830

40

33.537

40

38.545

40

42.399

40

46.639

40

Honenbesterainoko diru-sarrerak

18334

35

27.501

35

34.376

35

39.510

35

43.461

35

47.807

35

Honenbesterainoko diru-sarrerak

18.792

30

28.188

30

35.235

30

40.496

30

44.546

30

49.000

30

Honenbesterainoko diru-sarrerak

19.262

25

28.894

25

36.117

25

41.510

25

45.661

25

50.227

25

Honenbesterainoko diru-sarrerak

19.744

20

29.615

20

37.019

20

42.547

20

46.802

20

51.482

20

Honenbesterainoko diru-sarrerak

20.237

15

30.355

15

37.944

15

43.610

15

47.971

15

52.769

15

Honenbesterainoko diru-sarrerak

20.743

10

31.115

10

38.893

10

44.701

10

49.171

10

54.089

10

Honenbesterainoko diru-sarrerak

21.262

5

31.893

5

39.867

5

45.820

5

50.402

5

55.442

5

Gutxienez

21.262

0

31.893

0

39.867

0

45.820

0

50.402

0

55.442

0

c) Gehieneko zenbatekoak.

Dirulaguntza gehienez 3.800 eurokoa izanen da. Fakturan zenbateko txikiagoa agertzen bada, deialdi honen 7.2.b) atalean aurreikusitakoaren arabera dagokion portzentajea ordainduko da.

8.–Dirulaguntzaren ordainketa.

Laguntza emateko ebazpenaren bitartez ordainduko da laguntza.

9.–Ebazpena eta errekurtsoak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emanen du laguntza emateko ebazpena, instrukzio organoaren proposamenari jarraikiz.

Ebazpena gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, interesdunak eskaera aurkezten duen egunetik hasita. Epe hori bukatuta, eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute interesdunek. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Berariazko edo ustezko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

10.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan araututako dirulaguntzak bateraezinak dira entitate publiko edo pribatuek xede bererako ematen duten beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.

Laguntza bat jaso eta lau urteko epean ezin izanen da kontzeptu bererako laguntzarik jaso, behar bezala justifikatu eta instrukzio organoak onartutako kasuetan izan ezik.

11.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

12.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Laguntza-produktuen katalogoa

LAGUNTZA-PRODUKTU MOTA

AZPIMOTA

DIBISIOA

GEHIENEKO ZENBATEKO DIRUZ LAGUNGARRIA

2.1. NORBERAREN BABESA ETA ZAINKETA ERRAZTEN DUTEN LAGUNTZA-PRODUKTUAK

A.–Garbitasunerako laguntza-produktuak (libratzea)

a. Pixontzi aulkiak

112 euro bakoitzeko

b. Komunontzirako goragailua beso-euskarriarekin

81 euro bakoitzeko

c. Komunontzirako altxagarriak, altuera eta inklinazio doigarriarekin

72 euro bakoitzeko

d. Komunontzirako tapakia, igotzeko mekanismoarekin, esertzen eta altxatzen laguntzeko

139 euro bakoitzeko

e. Ureztatze sistemak eta aire beroaren bidezko lehorgailuak, komunontzirako egokituak

450 euro bakoitzeko

B. Nork bere burua garbitzeko, dutxatzeko eta bainatzeko laguntza-produktuak.

a. Bainuontzietarako oholak eta eserlekuak

45 euro bakoitzeko

b. Bainuontzirako aulki birakaria

135 euro bakoitzeko

c. Dutxarako aulkiak, gurpildunak nahiz gurpil gabeak

265,50 euro bakoitzeko

d. Bainuontzirako goragailu elektrikoa

427,50 euro bakoitzeko

e. Bainurako ohatilak

630 euro bakoitzeko

2.2. KOMUNIKAZIORAKO ETA INFORMAZIORAKO

A. Ikusmenerako laguntza-produktuak

a. Betaurrekoak erostea

580 euro bakoitzeko

b. Lentillak erostea

48 euro bakoitzeko

c. Ikusmenerako beste laguntza-produktu batzuk

Kostu erreala berdindu arte

B. Entzumenerako laguntza-produktuak

a. Audifonoak erostea

1.620 euro arte bakoitzeko

2.3. MUGIKORTASUN PERTSONALERAKO LAGUNTZA-PRODUKTUAK ETA MUGITZEKO GAITASUNA HANDITZEKO LAGUNTZAK

A. Mugikortasun pertsonalerako laguntza-proiektuak

a. Eskuzko aulkirako laguntza-sistema elektrikoak, zaintzaileei laguntzeko

900 euro arte bakoitzeko

B. Altxatzeko eta lekuz aldatzeko laguntza-produktuak

a. Zurrunak ez diren eserlekuak dituzten garabi mugikorrak, arnesekin, eserita dagoen pertsona bat transferitzeko

900 euro bakoitzeko

b. Garabi mugikorrak, zutik dagoen pertsona bat transferitzeko

900 euro bakoitzeko

c. Garabietarako arnesak

135 euro bakoitzeko

C. Transferentziak eta biraketak egiteko laguntza-produktuak

a. Transferentzia-diskoak

78 euro bakoitzeko

b. Transferentzia-diskoak heldulekuekin

346,50 euro bakoitzeko

c. Transferentzia-oholak

86,50 euro bakoitzeko

d. Transferentzia-oholak disko irristagarriarekin

270 euro bakoitzeko

e. Transferentzietarako gerriko eta arnesak

61 euro bakoitzeko

f. Zutitzeko besaulkia

585 euro bakoitzeko, orgarekin

D. Atsedenerako produktuak

a. Ohe artikulatua orga jasotzailearekin

900 euro bakoitzeko

b. Eskaren aurkako koltxoia

270 euro bakoitzeko

c. Eusteko barandak (Frida motakoak)

50 euro bakoitzeko

d. Baranda eraisgarriak

121 euro bakoitzeko

e. Orga jasotzailea

400 euro bakoitzeko

F2104863

Iragarkiaren kodea: F2104863