104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Deialdia, 2021ean autokontsumoko instalazio fotovoltaikoetarako dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko. Laburpena

2021eko martxoaren 25eko erabakiz onetsia.

DDBN (Identifikazioa): 558318.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/558318)

Xedea: dirulaguntzak ematea, 2021ean zehar autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioetan egindako inbertsioetarako, Arroizko udal-mugartearen barruan kokatutako etxebizitzetan edo auzotarren erkidegoetan, deialdian jasotzen diren tipologien arabera, baldin eta inbertsioak 2.000 eurotik gorakoak badira. Nolanahi ere, dirulaguntza emanen da dagokion aurrekontuko partidan behar adinako kreditu egokia baldin badago.

Epea: dirulaguntzen eskabidea, G.4 apartatuan jasotako dokumentazioarekin batera, aurkezteko epea bukatuko da 2021eko urriaren 31n; egun horretarako diruz lagungarriak diren instalazioak eginda, fakturatuta eta legeztatuta egon beharko dira.

Baldintzak: diru-laguntzaren onuradun izateko, beharrezkoa da autokontsumoari lotutako etxebizitzaren jabe izatea, 2021eko urtarrilaren 1etik udalerrian erroldatuta egotea edo auzotarren erkidegoa eratuta egotea data horretatik aurrera.

Zenbatekoa: dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez ere 1.000 eurokoa izanen da familia bakarreko etxebizitzetarako eta banakako autokontsumorako, etxebizitza kolektiboen eraikinetan; eta 1.500 eurokoa, berriz, zerbitzu komunak eta autokontsumo partekatua dituzten etxebizitza kolektiboen eraikinetan.

Arroitzen, 2021eko apirilaren 19an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2106355