104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko apirilaren 13an egin ohiko bilkuran, erabaki hauek hartu zituen:

1. Onestea Atarrabiako Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

2. Oinarri horiek eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Atarrabian, 2021eko apirilaren 16an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

DEIALDIA, ATARRABIAKO UDALTZAINGOKO AGENTE LEHENAREN LANPOSTU BAT MAILAZ IGOTZEKO LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Atarrabiako Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzea. Lanpostua funtzionario araubidekoa eta C mailakoa da, eta 02 03 01 / 02 kodea du plantilla organikoan.

1.2. Prozedura hau arau hauen mende egonen da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

1.3. Deialdi hau dela medio izendatzen den izangaia Atarrabiako Udaleko funtzionario publiko eta udaltzaingoko agente lehena izanen da. Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta bertan alta emanen zaio, eta araubide horren babespean geldituko da. Baldin eta deialdi honetako xede den lanposturako izendatzen den funtzionarioa eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, alegia, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioen zerbitzuko langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen duten hartan, afiliaturik badago, aukeran izanen du bertan segitzeko edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

1.4. Atarrabiako Udaleko langile finkoek, oinarrizko prestakuntza ikastarora sartzen badira, eutsi eginen diote gizarte aurreikuspenerako duten araubideari eta beren jatorrizko lanpostuko lansariak jasoko dituzte, horiek praktiketako funtzionarioari dagozkionak baino handiagoak direnean.

1.5. Izendatzen den izangaiak Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 23/2018 Foru Legean eta hori garatzen duten arauetan ezarritako eginkizunak, eskubideak eta betebeharrak izanen ditu.

1.6. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Mailaz igotzeko lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Gutxienez ere hiru urteko antzinatasuna izatea Atarrabiako udaltzainaren enpleguan.

b) Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

2.2. Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dituzte betebehar horiek.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.2. Deialdian parte hartzeko eskabideak Atarrabiako Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz.

Baldin eskabidea aurkezten bada posta bulego batean, aurkeztu beharko da gutun-azal ireki batean, postako langileek eskabideari data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu aurretik.

Eskabideak deialdi honen I. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira. Atarrabiako Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eskura daiteke, edo Internet bidez, www.villava.es webgunean edo deialdi hau jasotzen duen aldizkari ofizialetik.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

a) Udalak ofizioz sartuko du espedientean Atarrabiako Udaltzaingoko udaltzain lanpostuaren jabetza hartuz geroztik, gutxienez hiru urteko antzinatasuna baduela frogatzen duen dokumentazioa, baita interesdunaren egoera administratiboari eta egindako eta aitortutako zerbitzuei buruzkoa ere.

b) Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera, izangaiak alegatutako merezimenduen frogagirien jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak edo behar bezala kautotuak, lege indardunetan ezarritakoarekin bat.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea buruturik, alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, alkate udalburuak mailaz igotzeko lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, alkate udalburuak ebazpena emango du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da hautaprobak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.4. Aurreko apartatuetan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan udaltzainaren zenbakia agertuko da soilik.

5. oinarria.–Kategoriaz igotzeko lehiaketa nola eginen den.

5.1. Mailaz igotzeko lehiaketak hiru aldi izango ditu: lehenbizi lehiaketaldia, gero oposizioaldia eta azkenik Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen duen enplegurako trebakuntza ikastaroa, oinarri hauetan adierazten den moduan.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da mailaz igotzeko lehiaketa osatzen duten probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak Udaletxeko iragarki-tauletan eta Udalaren web-orrian emanen dira argitara, gutxienez ere 48 ordu lehenago.

5.2. Lehiaketaldia.

5.2.1. Lehiaketaldian baloratuko dira izangaiek alegatu eta behar bezala frogaturiko merezimenduak, eta gehienez ere 85 puntu emanen dira:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu gehienez.

c) Hizkuntzak jakitea: euskara, frantsesa, ingelesa eta alemana, 22,5 puntu gehienez.

d) Sariak: 2,5 puntu gehienez.

5.2.2. Aurreko apartatuetan alegatu eta frogaturiko merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko ditu, deialdiko II. eranskineko baremoaren arabera. Izangaiek lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean alegatu eta agiri bidez frogatu beharko dituzte beren merezimenduak. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez frogatu ez den merezimendurik, eta ez du adierazitako puntuazioa baino altuagorik emanen merezimenduen apartatu bakoitzean.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatutako merezimenduei buruz.

5.2.3. Fase hau bukatzean, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan argitaratuko ditu behin-behineko puntuazioak eta erreklamazioak aurkezteko bost egun naturaleko epea irekiko du, argitaratzen diren egunetik hasita, izangaiek alegazioak aurkez ditzaten beren eskubideen alde. Behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioen gainean epaimahaiak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onetsi eta iragarki-taulan argitaratuko ditu.

5.3. Oposizioaldia.

5.3.1. Oposizioaldian honako hauek sartuko dira:

a) Lanpostuaren eginkizunei eta edukiari buruzko proba teoriko-praktikoa.

b) Proba psikoteknikoak.

Proba guztiak deialdi bakarrean eginen dira. Bazterturik geldituko dira haietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

5.3.2. Proba praktikoek gehienez ere 150 puntu izanen dituzte guztira, eta test motako azterketa eginen da, hots, 50 galdera III. eranskineko gai zerrendari buruz, galdera bakoitzak balizko hiru erantzun dituela. Galdera zuzen bakoitzeko 3 puntu emanen dira, eta oker bakoitzeko puntu 1 kenduko da.

Proba hau baztertzailea izanen da eta, gainditzeko, gutxienez ere 75 puntu lortu beharko dira.

5.3.3. Izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien zehaztea dute helburu proba psikoteknikoek. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalaren laguntzarekin eginen da, eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahal dira. Ez da baztergarria izanen.

Proba psikoteknikoak hasi aurretik, NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak, Alkatetzarekin kontsulta egin ondotik, lanbide profilari buruzko proposamena igorriko dio alkateari. Alkatetzak onetsi eginen du profil hori eta deialdiko epaimahaiari jakinaraziko dio.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Hartan, norbera deialdiaren xedeko lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

5.3.4. Oposizioaldiko elementu guztien (proba praktikoa eta proba psikoteknikoak) kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak parte-hartzaileek lortutako puntuazioak paratuko ditu Atarrabiako Udalaren iragarki-taulan eta www.villava.es udal webgunean, eta 5 eguneko epea emanen du, interesdunek balioespen horri buruz erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten beren eskubideen alde.

5.3.5. Erreklamazioetarako epea iraganik eta epaimahaiak haiek ebatzitakoan, epaimahaiak Atarrabiako Udalaren iragarki-taulan eta www.villava.es udal webgunean argitaratuko du izangaien zerrenda, oposizioaldian ateratako puntuazioen guztizkoak dituena.

5.4. Igoerarako trebakuntza ikastaroa.

5.4.1. Proba psikoteknikoak egindakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Atarrabiako Udalaren iragarki-taulan eta www.villava.es udal webgunean probak gainditu dituzten izangaien behin-behineko zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta trebakuntza ikastaroa egiteko onartu diren izangaien zerrenda. Horien kopurua deialdiko lanpostuena izanen da gehienez.

Trebakuntza ikastaroa egiteko onartutakoen zerrendarekin batera adieraziko da ikastaroa zein toki, egun eta ordutan hasiko den.

5.4.2. Agente lehen izateko Nafarroako Segurtasun Eskolak ematen duen ikastaroa egiteko, hautaketa prozesua gainditu duten eta eman beharreko lanpostu hutsen kopuruan sartzen ahal diren izangaiek zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa eskatuko diote kide diren Nafarroako administrazio publikoari. Hori dena, bat etorriz Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduaren 23. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 24.2 artikuluan ezarritakoarekin. Egoera horrek izan beharko ditu ondorioak Udaltzaingoko agente lehen izateko trebakuntza ikastaroaren hasierako egunetik.

Trebakuntza ikastaroa egin bitartean, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolari atxikiko zaio izangaia.

5.4.3. Trebakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun Eskolak emanen du, eta Eskolak berak erabakitzen duena iraunen du. Bestalde, baztertzailea izanen da eta 200 puntuko balorazioa izanen du. Ikastaroa bukatzean, izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen zaie, eta azken horiek ezin izanen dira izendatu. Baztertu eginen dira ikastaroa osatzen duten arlo guztiak gainditzen ez dituzten izangaiak.

Ikastaroa bukatutakoan, langilea jarduneko egoerara itzuliko da berehala, zerbitzu berezietako egoeran deklaratu zenean zuen lanpostura.

Zerbitzu berezietan deklaratzeak ez du aldaketarik sortuko izangaiaren gizarte aurreikuspeneko sisteman, jatorrizko lanpostuan zuenarekin segituko baitu.

Zerbitzu berezietan deklaratuak eta trebakuntza ikastaroan onartuak izan diren izangaiei osorik ordainduko dizkie Atarrabiako Udalak jatorriko plazan aitortuta dituzten ordainsariak.

Izangaiek beren jatorriko administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, aurreko paragrafoan adierazten diren alderdien gainekoa, eta hartan zehaztuko da trebakuntza ikastaroa hasteko dataren aurreko hilean kontzeptu horiengatik jasotakoa.

5.4.4. Izangaiak ikastaroa uzten badu, uzten duen egun horretara arte izanen du eskubidea aurreko apartatuan aipatu lansariak jasotzeko.

Zerbitzu berezietako egoera bukatzen denean, aurreko apartatuan aipatutako lansari-erregimena izateari utziko zaio, eta ez du eskubiderik ekarriko, ez eskubide pasiborik sortuko, ezta deialdiko lanpostuaren ondoriozko inolako eskubiderik ere.

6. oinarria.–Epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu, edo berek izendatzen dituztenak:

Epaimahaiburua: Atarrabiako Udaleko alkatea.

Epaimahaikidea: Atarrabiako Udaltzaingoko burua.

Epaimahaikidea: Atarrabiako Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.

Epaimahaikidea: langileen ordezkari bat.

Epaimahaikide-idazkaria: Atarrabiako Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa, gutxienez, bertan izan gabe. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak. Epaimahaiaren eraketak balioa izan dezan, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon behar dute edo, hala ez bada, haien ordezkoek.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruzko arazo guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso dezake proba guztietan edo haietako batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean abstenitzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, baldin egoera horietako bat gertatzen bada.

7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak ikastaroan “gai” kalifikazioa izan duten izangaien zerrenda igorriko dio epaimahaiari, izendatu ditzan eta lanpostu hutsak adjudika ditzaten.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, alkateak mailaz igotzeko lehiaketa gainditzen duen izangaia Atarrabiako Udaltzaingoko funtzionario eta agente lehen izendatuko du, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

8.2. Izangai izendatuak hamar egun naturaleko epea izango du jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik aurrera. Aipatu epearen barrenean izangaia karguaz jabetzen ez bada, Atarrabiako Udaltzaingoko agente lehen izateko eskubide guztiak galduko ditu, behar adina frogaturiko ezinbestekoetan salbu.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta dagozkion oinarrien aurka nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide orria (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak: Gehienez ere 35 puntu eskuratzen ahalko dira.

1. Nafarroako Polizia Kidego batean, lanpostu finkoan egindako zerbitzu urte bakoitzeko: 1,50 puntu polizia lanpostuan.

2. Nafarroako Polizia Kidego batean, bitarteko gisa eta deialdiko lanpostuan egindako urte bakoitzeko: 1,65 puntu.

3. Administrazio publiko baten bestelako Segurtasun Indar eta Kidegoetan, lanpostu finkoan, egindako zerbitzuak: 1,50 puntu polizia lanpostuan.

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak baloratzeko oharrak:

1.–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2.–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3.–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4.–Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakasle eta ikerketa lana eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 25 puntu eskuratzen ahalko dira.

4. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Egindako prestakuntza ikastaroak baloratzeko oharrak:

1.–Baloratu beharreko prestakuntza ekintzetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2.–Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3.–Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4.–Ikastaro bakoitzeko gehienez ere eman daitekeen balorazioa 1 puntu da.

5. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartu izana puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek Administrazio Publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barrenean antolatuak.

6. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa.

7. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak haien iraupenaren arabera baloratu beharrekoak.

8. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu ez direnak: gehienez ere 4 puntu eskuratzen ahalko dira.

9. Doktore edo lizentziatu gradua, deialdian eskatutako titulazioari buruzkoa: gehienez ere 2 puntu eskuratzen ahalko dira.

10. Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoak: sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako bekak edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere 4 puntu eskuratzen ahalko dira.

Oharrak b) apartatu osorako:

1.–Apartatu honetan jasotako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia dutenean baizik ez dira baloratuko. Agente lehenaren lanpostua eskuratzeko prestakuntza ikastaroak ez dira inondik ere baloratuko.

c) Hizkuntzak jakitea: euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana (gehienez ere: 22,5 puntu):

c.1. Euskararen balorazioa (gehienez ere 10 puntu).

Gehieneko puntuazioa jasoko dute ahoz B2 maila eta idatziz B1 maila dutela egiaztatzen dutenek. Jakite maila apalagoa dutela egiaztatzen dutenei proportzioan baloratuko zaie.

Jakite maila egiaztatzeko proba egin nahi duten izangaiek eskabidea aurkezten dutenean egin beharko dute hura egiteko eskaera. Proba Euskarabideak eginen du, azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretuan xedatuari jarraikiz.

c.2. Ingelesez, frantsesez eta alemanez jakiteagatik (hizkuntza horietako bakoitzeko 7,5 puntu gehienez).

a. A1 maila: 1,5 puntu.

b. A2 maila: 3 puntu.

c. B1 maila: 4,5 puntu.

d. B2 maila: 6 puntu.

e. C1 maila: 7,5 puntu.

Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotzen dira, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Gorengo mailari dagokion puntuazioa emanen da, ez dira inola ere batuko bi mailatako edo gehiagotako puntuak.

d) Sariak: gehienez ere 2,50 puntu eskuratzen ahalko dira.

1. Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2. Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3. Jendaurreko esker onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker on pribatuagatik: 0,25 puntu.

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

2. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua, otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez hasiera batez onetsi zena, eta haren ondorengo aldaketak.

3. 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen erantzukizun penala arautzen duena: atariko titulua, eta I. eta III. tituluak.

4. 2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituena.

5. 201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

6. 202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresen eta lokalen erregistroak arautzen dituena.

7. Ordenantza, Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko bestelako elementuak paratzea arautzen duena.

8. 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa.

9. 4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun Indar eta Kidegoek eremu publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duena.

10. 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari eta haren aldaketei buruzkoa: atariko titulua; I. liburua: I.eta II. Tituluak, III. titulua (I. kapitulua, 1. atala); eta II. liburua: III. titulua, VI. titulua (I., II. eta III. kapituluak), VIII. titulua, IX. titulua, X. titulua (II. kapitulua), XI. titulua, XII. titulua (III. kapitulua), XIII. titulua (I. eta X. arteko kapituluak), XVII. titulua (III. eta IV. kapituluak), XVIII. titulua, XIX. titulua (I. eta V. arteko kapituluak), XX. titulua (I. eta VIII. arteko kapituluak) eta XXIII. titulua (II. eta IV. kapituluak).

11. 19/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzkoa.

12. 14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.

13. Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, onesten duena Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina: atariko titulua; I. titulua, I. kapitulua; II., III. eta IV. tituluak; eta I. eta II. eranskinak.

14. Segurtasuneko estatu-idazkaritzaren 16/2014 Jarraibidea, Segurtasun Indar eta Kidegoetarako jardute-protokoloa onesten duena gorroto delituen eta bereizkeriaren aurkako lege-arauak urratzen dituzten jokabideen aurrean; I., II., III., IV., V. eta VI. kapituluak.

15. Atarrabiako Udaltzaingoaren zerbitzu-karta.

Iragarkiaren kodea: L2106365