102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04048 JV/-- espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obretarako baimena eskatzea.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua - Lurralde Kohesiorako Departamentua - Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua

I.F.Z. zenbakia: S 7138184B.

Helbidea: San Ignazio etorbidea 3, 5.a, 31002 Iruña (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Marin.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: MARIN-1/0100/190.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: ur-bilguen gurutzaketa N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obrak egiten dira N-121-A errepidea “2+1” motako errepide bihurtzeko. Bidegurutzeak ere ukituko dira, beren funtzionaltasuna eta segurtasuna handitzeko.

Proiektatu den irtenbidea (hirugarren tartea), 20+500 KParen (Lantz) eta 40+900 KParen artean (Betizaranatik eta Baztandik datorren errepidea sartzea) gaurko errepidearen egoerarekin parekatzea da, aldaketa batzuekin, batez ere eredu-sekzioen egituretan, lotuneetan eta bidegurutzeetan.

Proiektuan erreka-paso batzuk handitzen eta aldatzen dira, hainbat diametrotako (800 mm, 1.000 mm, 1.500 mm) hormigoi armatuko hoditeriarekin, eta hormigoiko sarrera eta irteera ahoekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2106228