102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04106 JV/-- espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obretarako baimena eskatzea.

I.F.Z. zenbakia: P 3115200B.

Eskatzailea: Lesakako Udala.

Helbidea: Pza. Zaharra 25-2. 31770 Lesaka (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Ondalasko (ONIN)-1/0100/110.

Udal-mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Egin beharreko obra da ziklistentzako 1.070 m-ko bide bat egitea Onin ibaiaren eskuineko ibaiertzetik. 1. eta 2. tarteetan ziklistentzako bidea NA-4000 errepidearen ondotik doa. 3. tartean, dagoen mendiko pista aprobetxatzen da; eta pista hau egokitzeko eta finkatzeko, beharrezkoa da hainbat alturatako harri-lubeta batzuk egitea, ibaiak pista higatu duen tokietan. Lehen harri-lubeta 70 m-koa da, 0+520 KParen eta 0+590 KParen artean egin beharrekoa; bigarrena 20 m-koa da, 0+610 KParen eta 0+630 KParen artean, eta hirugarrena 30 m-koa, 0+650 KParen eta 0+680 KParen artean. Zoladura eginen da zabor-legarreko 20 cm-ko eta 3 cm-ko errodadura bituminosozko geruza batekin

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2106310