102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04098 JV/da espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obretarako baimena eskatzea.

Eskatzailea: Berako Udala.

Helbidea: Herriko Etxea plaza 1 - 31780 Bera (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Zia.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Zia-1/0100/020.

Tokia: Zia auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Obra horma bat egitean datza, Berako Zia auzora sartzeko bidea egonkortzeko. Hormigoiztaturiko harri-lubetazko horma hau 3.50 m da altu, 1,50 m lodi zimenduetan, 1 m lodi gainean eta 8,00 m luze, eta 15 cm lodi den hormigoizko inposta bat dauka.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko apirilaren 12an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2105985