102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Urraulgoitiko Udalaren bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek epe horretan aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Eparotz, Irurozki. Egillor, Lete, Aizkurgi, Ezkanitz, Adoain, Gindano, Cerrencano Alto, Cerrencano Bajo, Imirizaldu, Zabaltza, Lareki, Argaitz, Ozcoidi eta Aikoa.

Urraulgoitin, 2021eko apirilaren 16an.–Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.

Iragarkiaren kodea: L2106324