102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Jarduera-lizentziaren eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, argitara ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean, jarraian adierazten den espedientea jendaurrean jarriko dela udal-bulegoetan, jardueraren eraginpean daudela uste dutenek epe horretan oharrak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Trefilados de Navarra SA.

Jarduera: pieza metalikoen eta aluminiozkoen mekanizazioa BT eta ATen sektore elektrikorako.

Kokapena: Uharte Arakilgo 1. poligonoko 390, 392 eta 945 zenbakidun katastro-partzelak, Sargaitz bidean.

Uharte Arakilen, 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2106494