102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Ordenantza orokorra, dirulaguntzei eta oinarriei buruzkoa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Dirulaguntzei eta oinarriei buruzko ordenantza orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

Aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da.

Iratxetan (Leotz), 2021eko apirilaren 20an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2106319