102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Euskarazko udalekuetan parte hartzeko dirulaguntzen 2021eko deialdia. Laburpena. DDBN (Identif.): 558542

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/558542).

Deialdi honen xedea da ikasleentzat antolatzen diren euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea.

Eskabideak aurkeztuko dira 2021eko irailean (epe luzaezina) Berriozarko Udalaren Erregistroan: eskabide sinatua eta agiri hauek:

–Eskatzailearen Nortasun Agiriaren fotokopia (gurasoa edo legez ordezkatzen duen tutorea).

–Adinez txikiaren ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen diren.

–Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak -euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa- eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.

–Udalekuaren matrikularen ordainagiria (bankuak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.

–Dirulaguntza jasotzeko erabili nahi den banku-libretako lehen orriaren fotokopia (eskatzailea titularren artean egonen da).

Baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzak gehienez 125 euro jasoko ditu eta dirulaguntza hori ez da egindako gastu osoaren %40 baino gehiago izanen. Dirulaguntzen zenbateko osoak udal kontu-sailean gordetako diru-kopurua agortzen badu, Udalak diru erabilgarriaren hainbanaketa egin ahalko du eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsona onuradunen artean.

Berriozarren, 2021eko apiriliaren 14an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2106327