102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barañaingo Udalaren 2021eko ekitaldira luzatutako aurrekontuan aldaketa egiteko 02/2021 espedientea. Horren bidez aldatzen dira 29 bis oinarria eta aurrekontua betearazteko oinarrien I. eranskina (“Aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak”).

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an, jendaurrean jarri eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Hamabost egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

29 bis oinarriaren eta betearazteko oinarrien I. eranskinaren (“Aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak”) aldaketa, honako kirol erakunde hauen dirulaguntza izendunak luzatzeko:

AURREKONTUAN AURREIKUSITAKO DIRULAGUNTZA IZENDUNAK

AURREKONTU-EGOZPENAREN KODEA

ONURADUNA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

32 34102 48900

Saski elkartea

Saskibaloi Eskolaren garapena 2020/2021. 2021erako zatia

3.207,60

32 34102 48900

Adiskideok kluba

Eskubaloi Eskolaren garapena 2020/2021. 2021erako zatia

4.350,00

32 34102 48900

Barañain Patin Hockey Kluba

Patin hockey Eskolaren garapena 2020/2021. 2021erako zatia

1.200,00

32 34102 48900

Arrebote kluba

Pilota Eskolaren garapena 2020/2021. 2021erako zatia

2.820,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2021eko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2106229