102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARDATZ ITZAGAONDOA

Herri-larreen aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzea, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez

Ardatz Itzagaondoko kontzeju irekiak, 2021eko apirilaren 16an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen espedientea abiaraztea herri-larreen aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazio bidez, egungo adjudikaziodunak hura ustiatzen jarraitzeari uko egin baitio.

Interesa duen pertsona orok, Ardatz Itzagaondoko Kontzejuko herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 14. artikuluan ezarritako baldintzak betez gero, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak egiaztatzeko ordenantzaren 35. artikuluak adierazten duen dokumentazioarekin batera. Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (honen bidez Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onetsi zen).

Adjudikazio prozesuan parte hartu nahi duten herritarrek Asesoría Larrañetan (Zangozan, Kale Nagusia 81, 1. solairuan) aurkeztu beharko dituzte eskaintzak, 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta kontzejuko iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu biak bitarte. Orobat, eskabideak aurkezteko ondorioetarako, honako hau da Asesoría Larrañetaren helbide elektronikoa: asesoría@larraneta.com.

Uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 158. artikuluan xedatuarekin bat, hamabost egun balioduneko epe hori bera emanen zaie kontzejuko mugartean lurrak dauzkaten baina euren finketako larreak herri-lurretako larreekin batera ustiatzerik nahi ez duten partikularrei, Kontzejuari idatziz eman diezaioten horren berri. Idazki hori Asesoría Larrañetan aurkeztu beharko da, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz.

Ardatzen (Itzagaondoa), 2021eko apirilaren 19an.–Kontzejuko burua, Maider Vigo Cibiriain.

Iragarkiaren kodea: L2106314