102. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

81C/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako Eraikuntzaren eta Herri Lanen Industria sektorearen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Nafarroako Eraikuntzaren eta Herri Lanen Industria sektorearen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioaren testua (kode zenbakia: 31002805011981), 2021erako lan egutegia onesteari buruzkoa, erregistro honetan 2021eko otsailaren 25ean sartu zena, 2021eko otsailaren 8an izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko xedatzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Eraikuntzaren eta Herri Lanen industriako hitzarmen kolektiboa negoziatu duen batzordearen akta (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2104461