10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2021erako lan egutegia

Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Leitzako Udalbatzak honako erabaki hau hartu duela 2020ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran:

Ikusirik 217/2020 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala (2020ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an).

Ikusirik udal honetako langileek aurkeztu lan egutegiaren proposamena, indarra duen legediak emandako eskumenen indarrez,

ERABAKI DU:

1.–Honako egun hauek jaiegun izango dira eta haietan itxita egongo dira udal bulegoak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Ilbeltzaren 25a: Inauterietako astelehena. Herriko festa.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: ostegun santua.

Apirilaren 2a: ostiral santua.

Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: langileen eguna.

Abuztuaren 10a, 11, 12a eta 13a: herriko festak.

Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren eguna.

Urriaren 12a: Espainian jai eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abuztuaren 6a: Konstituzioaren eguna

Abenduaren 7a: Zubia.

Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, urteko larunbat guztiak ez dira lanegunak izanen.

Leitzan, 2020ko abenduaren 31n.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2100004