10. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2021erako

Barañaingo Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2021. urterako.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2020ko 264. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11n, eta Udalaren ediktuen taulan.

Hamabost eguneko epea ezarri zen betetzeko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan –lege beraren 202.1 artikuluarekin loturik– xedaturik dagoena, eta epe hori iragan da inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe; hala, bada, behin betiko onesten da hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2021. urterako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2021erako:

URTEKO KARGA-TASA

2021

2/1995 FORU LEGEAREN 139. ARTIKULUA

Gutxienez

Gehienez

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa

%0,299

%0,10

%0,50

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

URTEAK

2021

2/1995 FORU LEGEAREN 175.
ETA 176. ARTIKULUAK

Gehieneko koefizientea

Tasa

Koefizientea

Tasa

Gehienez

Urtebetetik behera

0,02

%25,00

0,07

%8,00

%25,00

1

0,02

%25,00

0,07

%8,00

%25,00

2

0,03

%25,00

0,15

%8,00

%25,00

3

0,04

%25,00

0,24

%8,00

%25,00

4

0,05

%25,00

0,33

%8,00

%25,00

5

0,07

%25,00

0,26

%8,00

%25,00

6

0,07

%25,00

0,08

%8,00

%25,00

7tik 15 urtera bitarte

0,06

%25,00

0,06

%8,00

%25,00

16

0,09

%25,00

0,09

%8,00

%25,00

17

0,09

%25,00

0,09

%8,00

%25,00

18

0,25

%25,00

0,49

%8,00

%25,00

19

0,27

%25,00

0,47

%8,00

%25,00

20 edo hortik gora

0,28

%25,00

0,60

%8,00

%25,00

UDAL INDIZEA

2021

2/1995 FORU LEGEAREN 154. ARTIKULUA

Gutxienez

Gehienez

Ekonomia-jardueren gaineko zerga

1,40

1,00

1,40

URTEKO KARGA-TASA

2021

2/1995 FORU LEGEAREN 170. ARTIKULUA

Gutxienez

Gehienez

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ)

%5,00

%2,00

%5,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, zuzendua zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2020ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2100003