98. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuak hartutako Erabakia, 4/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzekoa.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2020ko maiatzaren 7an egindako bileran, baliozkotu zuen 4/2020 Foru Lege-dekretua, apirilaren 29koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (Covid-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Foru Lege-dekretua 2020ko maiatzaren 4ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2020ko maiatzaren 4ko 49. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6 artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 7an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2004840