97. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa Ibilgailuen zirkulazioa arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Garesko mugartean ibilgailuen zirkulazioa arautzen duen ordenantzaren I. eranskinean. Hasierako onespen hori 2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean.

Ordenantza horren espedientea jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaraturik 2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ean, eta Udalaren iragarki-taulan.

Aurkeztutako alegazioak 2020ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran ebatzirik, behin betiko onesten da Garesko ibilgailuen zirkulazioa arautzen duen udal ordenantza.

Hala, bada, onespena argitara ematen da, aldatutako I. eranskinaren testu osoarekin batera, aurreikusitako ondorio juridikoak sor ditzan, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Oihan Mendo Goñi.

I. ERANSKINA

Garesko kale zenbaitetan zirkulazioaren noranzkoa ezartzeko
eta aparkatzeko neurri zehatzak

1.–Babes bereziko eremurako arauketa berriaren ezaugarriak: Gurutze kalea, Kale Nagusia, Harresi Berriko kalea, Emilio Arrieta kalea, Rodrigo Ximénez de Rada kalea, San Pedro kalea eta La Población kalea.

–Zirkulazioa murrizturik dago baimendutako identifikazio eranskailua/txartela duten egoiliarrentzat eta 10 minutuko aparkaldirako.

–Lehentasuna oinezkoek dute.

–Gehieneko abiadura, 10 kilometro orduko.

–Debeku da aparkatzea.

–Zamalanak astelehenetik larunbatera 6:00etatik 11:00etara, baimen bereziak igande eta jaiegunetan ogia eta prentsa banatzeko. Zamalanak ordutegiz kanpo egiten laguntzeko eremuak ezartzen dira inguruetan: aparkatzeko toki bat Julián Mena plazan.

Zirkulazio murriztuko baimen txartela eskatzeko baldintzak:

a) Iraunkorrak:

Ohiko bizilekuko egoiliarrak, Alde Zaharrean komertzioak dituzten jabeak, bigarren etxebizitza Garesen izan eta ibilgailurik atxikirik ez dutenak, Alde Zaharrean ibilgailu egoiliarrik ez duten mugikortasun urriko pertsonen zuzeneko ahaideak, osasun etxeko langileak, gizarte zerbitzuak.

b) Unean unekoak:

Gremioak (obra baimena dutenak) eta profesionalak, hileta zerbitzuak, gaixotasun puntualak dituzten bizilagunak, eta Udalak beharrezko jotzen dituenak.

Aplikazio eremua:

–Gurutze kalea: noranzko bakarra. Nafarroako Gorteen etorbidetik Guillermo Zicke plazarantz (Putzandi-Erreparaziokoak).

–Kale Nagusia: Nafarroako Gorteen etorbidetik San Pedro eta La Población kaleetarantz.

Rodrigo Ximénez de Rada kalea: Nafarroako Gorteen etorbidetik La Población kalerantz. Noranzko bakarra.

–Julián Mena plaza: sarbidea pasealekutik eta Harresi Berriko kaletik. Bi noranzkoak, udaletxe aurrean aparkalekua 8:00etatik 20:00etara, gehienez ere 90 minutuz eta doako parkimetroz kontrolaturik. Debeku da aparkatzea 20:00etatik hurrengo eguneko 8:00ak arte, astelehenetik ostiralera. Debeku da zirkulatzea eta aparkatzea asteburuetan eta jaiegunetan.

–Emilio Arrieta kalea: noranzko bakarra. Julián Mena plazatik San Pedro kalerantz.

–Harresi Berriko kalea: noranzko bakarra. Kale Nagusitik Julián Mena plazarantz.

–San Pedro kalea: sarbideak Harresi Zaharreko kaletik, La Población kaletik, Kale Nagusitik eta Emilio Arrieta kaletik. Noranzko bakarra, NA-1110 errepiderantz.

–La Población kalea: Bi noranzkoak, San Pedro kalerantz eta Harresi Zaharreko kalerantz.

–Belenak: debeku da zirkulatzea eta aparkatzea.

2.–Beste eremu batzuk.

–Harresi Zaharreko kalea: bi noranzkoak.

–Kalbario kalea: bi noranzkoak.

–Nafarroako Gorteak: bi noranzkoak. Soilik baimendutako tokian aparkatu behar da, errepidearen eta espaloiaren artean, bidegorria errespetatuz.

–Pasealekua: Foruen pasealekua eta Anaia Vicente Bernedo pasealekua.

Eskuinaldeko norabidea: noranzko bakarra, NA-1110 errepidetik San Pedro kalerantz. Bizilagun egoiliarrak beren garajeetara sartzeko kontrako noranzkoan joan daitezke pasealekua zirkulazioari itxita dagoenean, noranzko debekatuko seinalea egon arren, betiere horretarako aldez aurreko udal baimena izanez gero. Zirkulazioari itxita egonen da terraza denboraldian, gutxi gorabehera martxoaren 15etik urriaren 31ra, eta Udalak erabakitzen dituen beste momentu puntual batzuetan.

Ezkerraldeko norabidea: noranzko bakarra, Nafarroako Gorteen etorbiderantz. Errepidean sartu aurreko stop seinaleztapena.

–Kanpoetxeta kalea: Bi noranzkoak, baimendurik dago seinaleztatutako aparkalekuan aparkatzea.

–Larrandia pasealekua (lehengo Eskola etorbidea): bi noranzkoak; debeku da aparkatzea, salbu horretarako prestatutako tokietan.

–Otsabidea pasealekua: bi noranzkoak. Otsabidea kiroldegiko parkinga zabalik izanen du jarduerak daudenean.

3.–Onetsia betearazteko arauak.

1. Zabalkundea:

Udaleko karteldegietan eta webgunean, batzar informatiboa, planoa duen esku-orriaren banaketa eta aldizkariekiko elkarlana.

2. Kontrola:

A. Foruzaingoa eta Guardia Zibila.

B. Parkimetroa, Udalak emaniko egoiliarren identifikazio txartelak.

3. Zehapenak:

arinak, astunak eta oso astunak, ordenantzaren 54. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

4.–Aparkaleku-eremuak:

–Guillermo Zicke plaza.

–Gares ostatuko zubitik Itxaropenaren iturrira bitarte, larunbatetan merkatu txikiko kamionetak.

–Silo aparkalekua.

–Nafarroako Gorteen etorbidea, horretarako prestatutako eta baimendutako eremuetan.

–Mena Fundazioko parkinga.

–Foruen pasealekua, errepideko heskaiaren ondoan, ilaran aparkatuz.

–Anaia Vicente Bernedo pasealekua. Foruen pasealekua: horretarako prestatutako eremuetan.

–Kanpoetxeta. Horretarako prestatutako eremuetan.

–Hilerri ondoko plaza txikia.

–Mojen auzoko triangelua.

Iragarkiaren kodea: L2004763